bigarren alea
Bilbon, 2006ko martxoan/2.alea
Hona hemen Huntaz eta Hartaz aldizkaria. Aldizkari honen helburua oso argi eta zehatza da: Urretxindorra ikastolako irakasleei euren klaseak hobeto eman ahal izateko denetariko materialak eskaintzea, hots, liburuak, aldizkariak, jokoak, CD-ROMak, helbide elektronikoak,...Askotan halako komentarioak entzuten dira: “ liburuez gain, euskaraz oso material osagarri gutxi daude, erdaraz, berriz,…”. Guk ez dugu begi-bistakoa dena (zoritxarrez) ukatuko, baina bai honako hau azpimarratu: euskaraz gutxiago dagoen arren, gero eta gehiago dago, eta horixe izango da gure lana, merezi duen zerbaiten berri izan bezain laster zuoi jakin araztea. Informazioekin hasi aurretik, azkeneko ohar bat: denetariko informazioak nahi ditugu, beraz, zerbait interesgarriren berri baldin baduzu ( gure informazio-iturriek antzeman ez dutena), gurekin kontaktuan jartzea eskertuko genizueke.
· www.teatro-testuak.com . Hona hemen Mikel Martinezek egindako webgune berria. Hamaika testu haurrek antzerkia egin dezaten.
· www.txatxilipurdi.com/asmakizunak/asmakizunak.htm. Txatxilipurdi elkartearen webgune honetan hamaika igarkizun aurkitu dugu.
· Puzzletek joko teknologikoa argitaratu du Elhuyar fundazioak, 12 eta 16 urte artekoentzat. 60m puzzle dira, DVD formatuan aurkeztuak. Energiarekin eta teknologiarekin zerikusia duten gaiak dira hemen jorratzen dituztenak.
· www.aisia.net/euskaljolasak.htm; www.hikhasi.com/material/Bildumak; www.kulki.org; www.saretik.net/ostadarra/JOLASAK.htm. aipatu berri ditugun helbide hauetan hamaika haur-jolasa aurkituko dituzue.
· www.magicsudoku.com/euskara.html. Sudokua jokoari ekiteko primerako ataria, euskaraz eginda.
· www.animatu.com/lorategia. Helbide honetan “ lorategia ” jokoa aurkituko dugu, mugikorretarako joko honen bidez ondo pasatzeaz gain, naturako hainbat kontu ikasiko dugu. Internetetik jaisteaz gain, SMS mezuaren bidez ere deskarga daiteke, hona hemen modua: SMSa 7675 zenbakira bidali behar da, LORATEGIA hitzarekin. Kostua 0,50 eurokoa da. Lehengo helbide beran “Mamutxen eremua” jokoa ere aurki daiteke, Animatu enpresak atera zuen lehena.
· www.3arrano.com. Hemen honako hau aurki dezakegu: Behatz more jokoa.Glest(PC). Berpizkunde garaiaren aurreko Europara eramango gaitu joko honek, non teknologia aurrerapenak direla eta guda zibil bat piztuko den.
· Pentagrama enea. Bospasei urteko haurrei musika hizkuntza irakasteko modu dibertigarria asmatu du Antton Jauregi musika irakasleak; sortutako materiala “ Pentagrama-Enea ” bilduman jaso du Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak. Liburu eta DVD formatuan.
· www.kondaira.com. Aurreneko historia aldizkari digitala euskaraz. UEUk kaleratutako aldizkari honetan hainbat artikulu, testu historiko zein mapa aurkituko dugu.
· www.armiarma.com. Helbide honetan euskal literaturaz denetarik aurki dezakezu. Urre gorriaren pareko duzu webgune hau.
· www.zientzia.net. Zientziari buruzko 7.000 artikulu zure zain; euskaraz, jakina!.
· www.geocities.com/euskalherrikohistoria/. Euskal herriaren historiaz diharduen beste atari bat.
· www.newbreedsoftware.com/tuxpaint/downland. Juan Irigoien irakasleak Tux Paint marrazteko programa jarri du sarean euskaraz, edonoren esku.
· www.sortu.org/edb. Euskararen Datu Basea webgunea eratu du Aztiker Soziologia ikergunerekin batera eta Udalbiltzaren laguntzarekin; bertan Euskal Herri osoko euskararen datuak kontsulta daitezke.
· www.xake.net. Xakeari buruz jakin nahi duzun guztia duzu bertan. Aurrekoaz gain, Euskal Herrian dauden xake-talde eta txapelketa guztien berri ere aurkituko duzu atari honetan.
· www.uztarria.com/euskara/doku/11. Haurren hizkera berezia ulertzeko hitz zerrenda bat aurki daiteke Uztarri aldizkariaren webgunean.
· www.ametza.com/bbk/htdocs/hasiera.htm. Gotzon Garateren 30 urteko lana zuen zain. Euskal Herri osoan bildutako 14.458 atsotitz duzue bertan; baita horiek gaztelaniaz, ingelesez eta latinez nola esaten diren ere argi eta garbi azalduta.
· www.gastronomiavasca.net. Euskal gastronomiari buruzko informazioa eskura duzue sarean, euskaraz. Helbidean errezetak eta hiztegi oparoa topatuko duzue.
· www.hirukiak.com. Hiru ahizpatxoen atari honetan marrazki eder, bideo eta hainbat joko aurkituko dituzue.
· www.pelloerrrota.com/Nagusia/mate-eus.htm. Matematika lantzeko hainbat ariketa planteatzen dizkigute Asteasuko Pello Errota ikastetxeko ikasleek.
· www.hikhasi.com. Aldizkariaren atari honetan azken 10 urte hauetan paperean argitaratutako guztia aurkituko duzue.
· www.goxoki.com. Atseginez taldearen helbide honetan sexualitateari buruzko hamaika galderari erantzun ematen saiatzen dira. Atari honen helburua nerabeen galderei erantzutea den arren, edozeinek erabil dezake. Orain zerbitzu eraginkorrago bat eman nahian telefono bat jarri dute martxan, webgunearen helburu berdinak dituena. Telefonoa hau da 659411425 ( astelehenetik ostirala bitartean, arratseko 8etatik gaueko 10ak arte ).
· www.smssoinu.com. Telefono mugikorretarako abesti euskaldun zein Euskal Herriko irudiak deskarga ditzakegu atari honen bidez.
Eta ez ahaztu, martxoaren 31n gure ikastolan:
BERTSO AFARIA. FREDY PAYA ETA ANDONI EGAÑA.
15 EURO BAINO EZ.
SARRERAK AURKI SALGAI!!!