Desalojoa Algortan
Mentxakabarriko gaztetxearen desalojoa
2006.eko martxoak 7, martitzena. Eguerdiko ordu batetan inguru hartzen dau abokatuak, bere bulegoan, Getxoko Instrukzioko 2. Epaitegiaren autoa: Getxoko Ertzaintzak, San Martin kaleko 21.an dauen etxea desalojatzeko agindue. Aurreratu eiten dire polizia agenteak, eta abokatuari errekurtsoa iminteko aukerarik ie ez dako gelditzen, ze ordurako gaztetxea hustuten hasi dire.
Autoaren arabera, jabeak dire etxea desalojatzea, Getxoko Udaltzaingoaren aurrean, Ertzaintzaren aurrean, Udalaren aurrean eta Epaitegiaren aurrean, eskatu deurenak. Agindu honen arrazoie "kaltetuaren eskubideak bermatuta eta zainduta egongo direlakoan" emoten deure jabeak. Judiziamendu Kriminaleko Legearen 13. artikuluan oinarrituz, eta artikulu horretan aurreikusita dauen "jenerozko biolentziaren" biktimei aldeko babesean hain justu oinarrituz, artikuluaren oso interpretazio behartua bultzatu deure.
Goizeko 8:30ak aldera agertzen dire, antza, martitzen horretan txapelgorriek Mentxakabarriko gaztetxean, ostean, hiru furgoneta, guardia zibila eta suhiltzaileak gaineratzen dire.
Berrogei bat gazte, zazpi txapelgorri aurrean, eta gaztetxearen desalojoagaz hasteko direnean, porrazoka urrundu deurez gazteak, pasetan danagaz entereu ez daitezan Azkenean, Mentxakabarritik 25 metrora jartzen itxiten deurez gazteak,eta ertzainen aurkako beste irainen bat egotekotan, kargatu
egingo deuren mehatxue botaten dotzie. Ertzainak, suhiltzaileei abisue emoten dotzie, eurek desalojoagaz arduratuteko, baie ezezkoa emon deure eta joan egiten dire bertorik.
Gaztetxearen barrutik 65 gazte inguru ataraten dituez, eta okupazioaren ikurregaz aidean, teilatuen dauen gaztea be, harrapetan deure azkenean.
Teilatura igo den gaztea atxilotuta eraman deure txapelgorriek. Iturria: Gara
Algortako Gazte Asanbladak (AGA), iluntzerako deialdie egin dau egindako Mentxakabarriren hustea salatu eta "gazteentzako lokal autogestionatuen beharra" aldarrikatzeko, hartara, 250 neska-mutil urten dire deialdi honeri babesa emoten. Manifestazinoa eta gero, testue irakurri deure; Berriro ere, Algortako gazteok ikusi dugu zer den gure proiektuak aurrera eramateko bitartekoa den gaztetxearen suntsitzea. Hiru hilabete baino ez dira pasa Algortako Gazte Asanbladatik Mentxakabarri gaztetxea okupatzea erabaki genuenetik. Hasieratik lanean jarri ginen; etxea apainduz, asanbladak antolatuz, tailer ezberdinak eskainiz, hitzaldi zein eztabaida ugari antolatuz... dena gazteok egina eta gazteontzat egina, dena autogestioa eta antolakuntzari esker lortu ahal izan genuen. Era berean, lehenengo momentutik ere, eragile ezberdinen jarrera errepresiboa ezagutu izan dugu. Hemendik aurrera, argi itxi gure izen deure gaztetxe barria lortzeko bidean antolatzen jarraituko direla.
Desalojoaren aurrean, gazteok antolakuntza eta autogestioa!
* Informazino gehiau: http://www.gaztesarea.net / http://www.ukberri.net
Iruzkinak
Utzi iruzkina: