bolognarik ez!

hooligan 1456147702123 zona en revolucion | 2008-12-22 02:17

ASTEKO 40 IKASTORDUEI EZ
Ikasturte bat 60 europar kreditu dira, kreditu bat 20/30 ordu inguru dira, beraz, kalkuluak asteko 40 ordu inguru ematen ditu, ezertarako ere denbora ez utziz, ikastea ez bada.
TASEI EZ
Unibertsitateetako matrikulazioa tasak inflazioa baino arinago igotzen dira. Hezkuntza ministerioak graduosteko tasen %250ko igoera onartu du (gutxienez urtero 1800?).
DIRULAGUNTZA-MAILEGUEI EZ
Honelako tasak ordaintzeko eta lan egiteko astirik ez izanda, banku-maileguak eskaintzen zaizkigu karrera ordaintzeko, ikasketak amaitutakoan itzuli beharko ditugunak. Adibidez: komunikabideetan agertzen diren banketxeen iragarkiak, ikasleok ikasteko ?laguntzen? gaituztenak ikasi ahal izateko kredituak eskainiz.
ENPRESAK UNIBERTSITATEAN IZATEARI EZ
Enpresek Unibertsitate barruan finkatu nahi dituzte euren buruak beraien intersen arabera kontrolatzeko, euren neurrira masterrak sortuz derrigorrezko praktika ez ordainduetan ikasleak erabiltzeko, EEBB eta Txinaren aldean europar merkatu konpetitiboa sortzeko.
ULO-RI EZ
Unibertsitateen Lege Organikoaren deuseztapena, Bologna prozesuaren ondorioa delako eta honen gauzatzea errazteko sortu zelako.
KULTURAREN HOMOGENEIZAZIOARI EZ.
Estaturik garatuenen hizkuntzak bultzatuko dira eta letretako karrerak murriztuko dira errentagarriak ez izateagatik, hauen isla den herri cultura zigortuz, kultura merkantilista ezarriz.

Bologna plana Unibertsiateaz harantzago doa, mundua astintzen duen globalizazio neoliberalaren ondorioa delako, adibide garbia da martxan dabilen lan erreforma, pertsonak txotxongilo hutsen parera utziz. Honegatik antolatu behar gara Unibertsitatean era aktiboan parte hartzen dugun guztiok (ikasleak, zerbitzu-pertsonala, irakasleak) hezkuntza eta gizartea bidezkoagoak eta berdinkideagoak bihurtu aldera.


Utzi iruzkina: