Negarraren ukazioaren gurpil zoroa

Negarraren ukazioaren gurpil zoroa hlarrageta | 2020-10-21 17:10

Negarraren ukazioaren gurpil zoroa

Gizonek ez dute negarrik egiten; 
igual da zer gertatzen zaien.

Hil dakieke perikitoa,
erre ditzakete tostadak,
jertsea katigatzen ahal zaie 
ateko heldulekuan,
etxeko eskaileretan
apur dakizkieke zabor-poltsak,
haien aparkalekua okupatu ostean
lepoa mozten ahal diete... 

Baina sekula ez dute negarrik egiten.

Normala, gero, gehienak, berekoiak
edo gurpil-aulkian doazen gidariei
lepoa mozten dabiltzan
psikopatak izatea.


Utzi iruzkina: