Jauregia
Jauregi txinatar batera
eraman ninduten bazkaltzera.
Dena zen luxu, dena zen urre.
Beldur nintzen ez ote zen nabarituko
nire jatorri umila; nire apaltasuna.
Agintariak, militarrak eta lurjabe handiak.
Mesfidantzaz begiratzen ninduten mastodonteak.
Sentitu nuen nire lekua
ez zegoela haien artean.
Sentitu nuen nire lekua
platera zela.
Zopan burua sartzen saiatzen
ikusi nindutenean
zerbitzariak etorri ziren
eta jauregitik bota ninduten.
Ez nuen nire berokia berreskuratu.
Ez eta horren poltsikoan nituen
supermerkatuko kupoiak ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: