Arrantzalearen semeak

hlarrageta@ni.eus 1603897169129 hlarrageta | 2020-10-26 09:00

hlarrageta@ni.eus 1603535727543

Arrantzaleak ez zuen beste irtenbiderik asmatzen jakin.
Gogorra da hain seme errebeldeak edukitzea.
Gogorra da jakitea, edozein unetan,
polizia ager dakizukeela etxean
zure semeetako bat herriko plazan biluzik
algebra kalkulatzen ari dela esatera.

Arrantzaleak ez zuen beste irtenbiderik asmatzen jakin.
Gogorra da semeei hegoak ebaki beharra.
Gogorra da bere harrapakinen kontra
baliatzen zuen arma berbera
semeei aplikatzea.
Baina zer egin zezakeen bestela?


Utzi iruzkina: