Amaitu dira Plisti Plasta eta Txirristi Mirristi udalekuak
Txirristi Mirristi eta Plisti Plasta udalekuak asteartean amaitu ziren. Urdaneta eskolan haurrek egin zuten 'hamaiketakoarekin' (Plistikoak) eta Ordiziako frontoian moldatu zuten joko-jaiarekin (Txirristi) eman zaie amaiera aurtengo saioei.
Begiraleen balorazioa oso positiboa izan da eta gustura dira izan dituzten taldeekin. Gurasoen balorazioak ere heltzen ari dira dagoeneko Hitzaroren bulegora eta gehientsuenen ustez errepikatu beharreko esperientzia aberasgarria da udalekuena.
Aurtengo programazioari dagokionez, haurrek ekintza ugari burutu dituzte. Aramara, Amezketara eta Oiangura egin dituzten bisitez gain, eskulanak, jokoak, igerilekura bisitak eta, besteak beste, urtero egin ohi duten San Fermin jaia.
Udalekuak amaituta, oporretarako garaia da, eta festetarakoa. Ondo pasa guztiok!
TXIRRISTI MIRRISTI. Begiraleak.
PLISTI PLASTA. Begiraleak.
ESKULANAK. Haurrak Milagrosan.
SAN FERMINAK. J.M. Barandiaranen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: