NORMALIZAZIOA
Hizketaldiak
Hizketaldiak ekimenaren helburua Ordizian foro publiko euskaldun bat sortzea da eta Udalarekin elkarlanean antolatzen da. Horretarako, egunerokotasuna eta guztion interesekoak diren gaiak jorratzen dira, hileko lehen asteazkenetan, itzal handiko hizlariak ekarrita.2008an egin genituenak:
- Rafa Ugalde, Idazlea, otsailak 27, 19:00etan Barrenan
- Barriola eta Euskitze: “Euskitze Barriolari galdezka”, apirilak 8 19:00 Barrena
- Joxe Mari Esparza: “Espainola izateri uzteko 100 arrazoi”, idazlea, maiatzak 7, 18:30 Barrena
- Ane Albisu, Ikerfolk-ekoa, “Jantzi Tradizionalak nola atondu”, ekainak 3/18:00etatik 200:00, Hitzaldi tailerra.
- Mirari Bereziartu, Euskal Herriko coaching elkarteko zuzendaria, “Nola aurkitu norberak duen onena” urriak 7/18:30 Délikatuz
- Joseba Barandiaran, ekonomilaria, “Finantza krisia eta orain zer?” Azaroak 4/19:00 D´elikatuzen.
- Joseba Macías, kazetaria eta soziologoa, urtarrilak 15, 19:00etan D'Elikatuzen. "Kuba: 50 urte eta gero"
Euskararen aldeko jaietara autobusak, lan-taldea eta diru-laguntza
Euskarak hainbat herrialdetan bizi duen ez-ofizialtasun egoera tarteko, arazo ekonomiko handiak dituzte egun Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko ikastolek eta euskararen alde lanean ari diren taldeek. Horiei elkartasunezko laguntza ematea litzateke kontua, aurrekontuak horretarako aukera emanez gero, diruz eta giza-baliabidez soberan ez dabiltzan EAEko ikastola eta taldeak laguntzea baztertzen ez delarik.- Autobusak. Euskararen inguruko jaialdietara irteerak antolatuko ditugu (Durangoko azokara, Euskaraz bai ekimenera, Kilometroak, Nafarroa Oinez, etab.)
- Lan-taldea. Euskararen aldeko jaien antolatzaileak lanerako jende premian egon direnetan, lan-taldea osatu dugu Hitzaroko lagunek, gurekin lan-taldean aritu nahi zuenari gonbidapena eginda prentsa-ohar bidez. Aurten ere berdin jarraituko dugu.
- Diru-laguntza. Aurrekontuan diru kopuru finkoa ezarri ez bada ere, Elkarteari diru-laguntza eskatzen dutenei laguntza luzatuko zaie.
Santa Ana Jaiak
Urtero egindako lanari jarraipena emanez, 2008an ere ondorengoak burutuko ditugu:- Pegatinak. Jaietarako diseinatu dira espreski, euskararen erabilera sustatzeko asmotan. Aurreko urteen antzera dohainik banatuko dira koadrila egunean edota festetako beste egunen batean. Danborradan berriz aurreko urteetan soberan gelditutakoak banatuko dira.
- Aurkezle eta begirale euskaldunak. Jaietan, Udalak edota beste elkarteek ekitaldiak euskaraz antola ditzaten laguntza eskaintzen du Elkarteak. Udalarentzat aurkezle lanetan aritzeko prestutasuna dute Hitzaroko Bulegoak eta bertako bazkideek.
- Aldizkarian artikulua. Santa Ana jaietako aldizkarian, urtero, euskalgintzaren inguruko artikulua argitaratzen dugu, beharrak, egindako ibilbidea, martxan dauden ekimenak... aipatuz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: