KULTURA
FILM LABURRAK
Euskal zinemagile gazteei beraien lana erakusteko agertokiak eskaintzea du helburu Topaguneak film laburren zikloa antolatuta. Elkarteak, aldiz, euskarazko film laburrak herrira ekarrita, bazkideentzako eta herritarrentzako euskarazko kultur emanaldien artean, bat gehiago eskaintzea du helburu.
Topaguneak bideratzen duen film laburren emanaldia eskaini genuen maiatzaren 8an Herri Antzokian. 10 filmez osatutako emanaldia ikusteaz gain, Mikel Alvarez zuzendariarekin solasaldia izateko aukera izan zuten bertaratu zirenak. Film laburrak DVD formatoan ikusi zituzten bertaratutako 50. Zabalkunde lanak ere egin genituen: 100 bat kartel herrian jarri genituen. Esku-orriei dagokienez, 500 esku-orri inguru banatu genituen: euskaltegietan (AEK eta Maizpide), ikastetxeetan (16 urtetik gorako ikasleei Jakintza ikastolan eta Oianguren institutoan), bazkideei eta mintzalagunei gutunez bidali genien (200 bat). Herri komunikabideetara prentsa-oharra bidali genuen eta ia denetan ikusi genuen argitaratuta.
KANTU AFARIA
IX. Kantu Afaria izango da 2008koa. Ordizia Kantuz ekimenari amaiera borobila emateko baliagarria izango zaigu. Kantuz ikastaroan eta Kantu Jiran parte hartu duten herritarrez gain, herriko gainerako elkarteei (ikastetxeei, elkarte gastronomikoei, Musika Eskolako ikasleei, Jubilatu Elkarteari, abesbatzei...) ere egingo zaie Kantu Afarian parte hartzeko gonbidapena, ohi dugunez.
GOIERRIKO KULTUR ZIRKUITUA
Goierriko bailaran hiru euskara elkarte egonik, elkarren arteko harremana estutu nahian, kulturaren bidez euskararen erabilera sustatu asmoz eta Goierriko jendeari euskaraz bizitzeko aukera eskaintzeko asmoz, kultur zirkuitu bat antolatuko dugu 2008an. Beasain, Lazkao, Itsasondo eta Ordizian gauzatuko den kultur zirkuitua izango da eta ikuslego ahalik eta zabalenera heldu asmoz, diziplina ugari eskainiko dira, hala nola, antzerkia, poesia errezitaldiak, musika taldeen emanaldiak eta diaporamak.
Kultura-espresio mota ezberdinen bidez
Euskal kultura lantzen dutenen topaleku izan nahi du Goierriko kultur zirkuitu
honek eta poliki-poliki Goierriko bailaran lekua hartuz joan. Kultur eskaintza
zabal honen bidez goierritarrak eta goierritarrak ez direnek beraien aisialdia
euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten lortu nahi dugu.
SAN PEDRO BEZPERAKO ERROMERIA
San Pedro bezperan, Patxi eta Konpainia taldea ekarri genuen 2005ean eta 2006ean berriz, Erdizka lauetan taldea izan genuen Plaza Nagusian. 2007an berriro ere Patxi eta Konpainia taldea izan genuen Garagartza Plazan Udaleko Kultura eta Euskara zerbitzuekin batera antolatutako erromerian. Lortutako arrakasta ikusita, aurten, ekainean zehar, erromeriaren aurretik, euskal dantzen ikastaroa antolatuko dugu jendea animatuz joan dadin. Aurten Aiko taldea izan dugu gurekin, beraiek etorri ziren ikastaroa ematera eta ondoren erromeria ere beraiek girotu zuten. Bestalde, 2007an, patata-tortilla lehiaketa jarri genuen martxan eta aurtengoan jarraipena izango du lehiaketa horrek. Aurreko urteetan bezala, sagardo kupela ezarriko dugu, jendeari sagardoa doan eskainiz.
ORDIZIA KANTUZ: FORMATU TXIKIKO KONTZERTUAK
2006ean kultur hamabostaldiaren barruan, formatu txikiko 4 kontzertu eskaini genituen. Ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, 2007rako Ordizia Kantuz aparteko ekimen bezala bultzatzea erabaki genuen. Aurten ere, iraila eta urria bitartean 5-6 kontzertu antolatuko ditugu, ostiralero bat. Ekimen honen helburua euskal kultura sustatzen jarraitzea da.
Aurten, euskal kultura sustatzeko helburuarekin, iraila eta urria bitartean 4 kontzertu antolatu ditugu, ostiralero bat. 4 kontzertuak formatu txikikoak izango dira;. Formatu txikiko kontzertuak DĀ“elikatuz zentruan izango dira eta kantu afaria Euskaraz Bai astearen barruan kokatu dugu. Bertan Kuxkuxtu txaranga izango dugu. Afaria izango da plazan eta aurretik kantu jira
IRAKURRI ETA OPARITU
Irakur zaletasuna bultzatzea helburu
duen ekimena da. Funtsean, liburuak irakurtzearen truke, gero liburu horiek
erosterakoan deskontuak izatean datza. Gabon aurreko bi hilabeteetan gauzatzen
da, eta Udaleko Euskara sailaren eta herriko liburu saltzailearen elkarlana
eskatzen du. Eskola-umeak dituzten gurasoei, euskaltegiko ikasleei eta
Elkarteko bazkideei zuzentzen zaie, bereziki. Euskarazko 100 liburu inguruko
zerrenda bat osatzen da, herriko edo eskualdeko hainbat idazleren aholkuak
jarraituta, eta liburutegiko txoko jakin batean erakusten dira; liburua
maileguan hartu eta irakurri ondoren, erosi nahi lukeenari, deskontu-txartel
bat ematen zaio liburutegian bertan, liburu dendan prezio merkeagoan (%25
merkeago) eskura dezan. %25eko deskontuari, beste %25ekoa gehitzen dio
Hitzarok, bazkideen kasuan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: