Gurasoekin hasiko da mintzalaguna otsailean

Gurasoekin hasiko da mintzalaguna otsailean Hitzaro Euskara Elkartea | 2010-01-29 09:45


Hitzarok, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k elkarlanean egiten duten mintzalagun programa irailean izena eman zuten gurasoekin indartuko da otsailetik aurrera. Ikasturte hasieran izena eman zuten gurasoek orain helduko diote mintzalagunen dinamikari.

Mintzalagun programaren barruan aurkeztu zen Gurasolagun irailean baina dataren egokiera aztertuta urte berriarekin batera hastea erabaki zen, gurasoek ikasturte hasieran ezin zutelako.


Utzi iruzkina: