Euskaraz bai astea

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2008-10-15 15:27

EUSKARAZ BAI ASTEA

URRIAREN 20tik 26ra - ORDIZIA

 

Ø      URRIAK 20, astelehena

18:30ean. Euskaraz Bai erakusketaren  inaugurazioa: bertsolariak eta luncha. Ondoren “Kontseilua 10 urtez bidea irekitzen” hitzaldia Kontseiluko ordezkari Zigor Etxaburua Urbizuren eskutik. Barrena Kultur Etxeko batzar aretoan.

 

18:00etatik 20:00etara. Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Barrena Kultur Etxearen kanpoaldean.

 

Ø      URRIAK 21, asteartea

10:00etan. Ikastetxeen giza-katea.

 

19:00etan. Herritarren giza-katea.

 

Ø      URRIAK 22, asteazkena

10:00etatik 12:30era. Dendaz denda, euskara gozo gozo, standa ferian. Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen inguruko ekimena. Plaza Nagusian.

Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak ere jasoko dira. Plaza Nagusian.

 

18:00etatik 20:00etara. Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira, Barrena Kultur Etxearen kanpoaldean.

 

19:00etan. Musika eskolako ikasleen emanaldia. Barrena Kultur Etxeko batzar aretoan.

 

Ø      URRIAK 24, ostirala

19:00etatik 21:00etara. Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira, Plaza Nagusian.

 

20:00etan. Kantu jira, Kuxkuxtu txarangarekin. Plaza Nagusian hasiko da.

 

21:00etan. Kantu afaria, Kuxkuxtu txarangarekin. Plaza Nagusian.

 

23:00etan. Herriko taldeen kontzertua: euskal abestien bertsioak. Beti Alai pilotalekuaren kanpoko karpan.

 

Ø      URRIAK 25, larunbata

17:00etatik 19:00etara. Sukaldaritza ikastaroa (Goierri Kolore ekimenaren barruko ekintza). Ondoren dastaketa. Plaza Nagusian.

 

19:00etan. Burrunbazale txaranga eta buruhandien kale-jira. Plaza Nagusian hasiko da.

 

Ø      URRIAK 26, igandea

12:30ean. Oroith abesbatzak gidatutako kantu emanaldia. Plaza Nagusian hasiko da.

 

18:00etan. Jakintza eta Urdaneta dantza taldeen dantza emanaldia. Plaza Nagusian.

 

Aste osoan zehar egingo diren ekintzak

 

-    Euskaraz Bai erakusketa. Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan. Ordutegia: astelehenean 18:30etik 20:00etara. Asteartetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

 

-    Kirol partiduetan pankartak jarriko dira.

 


Utzi iruzkina: