Sarrera, hiri buruzagitik
Hiri Buruzagian egitasmoa kaiera bat da, Iruñeari eskainia. Bertan, Iruñean, ezagutzen ditudan txokoak, esperientziak, proiektuak eta bestelakoak aipatuko ditut. Eta ezagutuko ditudanak, noski.
Gastronomia, kultura, aisialdia, eta abar. Nik uste dut ustekabei ere tarte bat gordeko diedala, bai horixe.
Batik bat, euskaratik. Wikipedian hauxe irakur daiteke: "Joanes Etxeberrik Euskaldunen Hiri Buruzagia deitu zion Eskuararen hatsapenak saiakera elebidunean. Iruñeko euskaldunen artean hiriburua izendatzeko bizirik mantentzen den esamoldea da" Gure hiriburu nagusia da, eta euskalduna. Hori aldarrikatzen zuen. Mundu oso bat dago Pamplonari eskainia, eta, beraz, kaiera hau euskaraz izango da.
Patxadaz idatziko dut, dagoeneko hamaika bider ikusten ditugun aldarri turistiko horietatik urrun. Alabaina, zure plana antolatzeko interesgarria bada, aurrera!
Segi ongi. Iruñetik, hiri buruzagitik.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: