LABA, Iruñeko egongelan
2021eko uztailean jaio zen Laba sarea: Iruñean euskara bazterretik erdigunera eramateko, eremua Gazteluko plazan zabaldu nahi izan zuen, hiriaren bihotzean, hain zuzen ere. Hainbat euskaldun eta euskaltzalek jarri zuten martxan egitasmoa, euskaldunen komunitatearentzako elkargune ez ezik, euskarazko sorkuntzaren erakusleiho ere izan dadin. Era berean, taberna-jatetxea eta kultur ekitaldiak eskaintzeko oholtza ditu. Hilero, agenda erakargarri bat iragartzen du.
2025. urtean, eraldaketa etorri zen, tamaina handitu eta ostalaritza eskaintza guztiz indartuta. Euskalerria Irratia honela jaso zuen albistea berritze-lanak amaituta.
TORINO BERRIA izena ere ezagutu genuen, Labaren sukaldea.
Iruñean, nahitaez, harrapatu behar den tokia duzue; Iruñeko egongelan, hotel ezagunaren ondoan, terraza zabala, egukiak maiz guztiz janzten duena, eta, barruan, mundu oso bat euskarari emanda. Mokadu goxoekin, besteak beste.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: