Daniel Innerarity HUHEZI-n

hills 1456147662665 Hills | 2008-06-02 12:44

Mondragon Unibertsitateak 10 urte betetzen zituela aitzaki ezin hobea bihurtu zen Daniel Innerarity filosofoa HUHEZI-ra gonbidatzeko. Hau Bilbon jaio zen baina orain Zaragozan ari da irakasle.

Hitzaldiaren muina informazio larregi dugula izan zen. Honen inguruan hitzaldioso interesgarri bat eman zuen. Esaten du, informazio larregi dugunez, egin behar dena pertsonei informazio hori kudeatzen ikastea dela. Gainera, esaten zuen gaurko gizartean, ez dakigula ezer lehenengo eskutik, beti gidatzen baikara beste batzuek esandakoetaz. Heltzen den informazio guztia filtratzeko sistema egokiak egon behar direla ere azpimarratu zuen Innerarity-k.

innerarity

 Honetaz gain teknologiek pertsonen gaineko menpekotasuna komentatu zuen. Esan zuenez, gizarteak pertsonak baztertu ahal ditugu baina inola ere makina bat. Hauek gure bizitza errazago egiten baitute. Honetaz gain desberdintasun nagusi bat egin zuen datuak, informazioa eta jakintzari buruz. Lehenengoa, garrantzizko elementuak dira, informazioa, aldiz, antolatutako datuak dira baina modu nabarmenean. Jakintzari buruz esan zuen informazio hauek hautatuak izan behar direla eta hau da zaila.

Hau lortzeko berak proposatu zuenak hauek dira: lehenengo eta behin arreta kudeatu behar dugu, honetaz aparte informazioa ahaztu egin behar da beste informazio batzuk ere barneratzeko. Gutaz arduratu behar gara, konparatu behar dugu informazioa, kontrastatu eta azkenik laburrak izan; gaur egungo munduan pertsonek ez dute denborarik ezer egiteko eta horregatik izan behar gara labur eta argiak.

 


Utzi iruzkina: