Bost blogen analisia

hills 1456147662665 Hills | 2008-05-05 00:11

Nire gustoko bost blogen analisia egingo dut. Lehenengoa, perezhilton izenekoa da. Hau Mario Lavandeiraren bloga da eta pertsona famatuei buruz hitz egiten du. Gustuko dut denok edo behintzat gehoenak pentsatzen duguna esaten duelako. Zentsura edo ikara gabe.

Hurrengoa R&Bmusicblog da. Niri asko gustatzen zait musika beltza deritzona eta leku hau, nire ustez, hoberena da aktualizatua egoteko gertatzen den guztiataz. Noski, musika mota hau ez bazaizu gustatzen ez da komenigarria honetara sartzea.

Nire ustez, emakumeen eskubideak komunikazioan oso garrantzitsuak dira hori dela eta, askotan sartzen naiz komunikafem
blogara. Honek sexismoa publizitatean aztertzen du eta baten baino gehiagotan begiak ireki ditut honi esker. Gehienetan, ez gara konturatzen publizitate kanpaina batzutan errespetua galtzen zaiola emakumeari eta blog honen bitartez apur bat gehiago dakigu honi buruz.

Niri zineman lan egitea gustatuko litzaidake eta hori dela eta honi buruzko web orrialde asko bisitatzen ditut. Horietako bat blogdecine da. Hemen  denetarikoak daude, filma espainolak, kanpotarrak, proiektuak, estrenoak.... Asko gustatzen zait hau badaudelako blog asko zinema estilo bati buruz solik hitz egiten dutenak eta horrek ez dit laguntzen gehiago ezagutzen.

Azkenik, modaren mundua ere asko gustatzen zait. Hori dela eta, blog hau irakurtzen dut: elblogdemoda. Oso konpletua da eta gainera oso dibertigarri eta alaia. Hori, nire ustez, oso garrantzitsua da blog bat egiteko orduan.


Utzi iruzkina: