GURUTZETA BHIko HEZKIDETZA TALDEAREN AURKEZPENA

HezkidetzaGurutzeta 1509713336140 HEZKIDETZA IES CRUCES BHI | 2017-11-14 14:50

Jakingo duzuenez, Gurutzeta BHI Institutua Elkarbizitza-Hezkidetza proiektuan murgilduta dago. Baina proiektu hau eta berak dituen helburuak aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa da.

Elkarbizitza eta hezkidetza definizioek zera diote:

Elkarbizitza: Elkarbizitza positiboa elkarrekin bizitzea eta lan egitea da, elkar errespetatuz, enpatiaz eta begikotasunez, solidaritatez eta elkar ulertuz, ni izateari zertxobait uko eginez eta zugan eta besteengan gehiago pentsatuz, adostutakoa errespetatuz eta konpromisoak betez.

Hezkidetza: Pertsona bakoitzaren generoa kontuan izan barik egiten den hezkuntza litzateke. Jarrera sexistak, rolak, baloreak, portaerak... alde batera utziz. Horrela gure gizartean pertsona autonomoagoak lortuz.

Elkarbizitza positibo hau eta hezkidetza  lortzeko bidean, tutoretzetan eta beste hainbat irakasgaietan hezkidetzan sakontzeko material didaktikoa landu ditugu, azken urteetan ekintza bereziak bultzatu ditugu (azaroaren 25ean, martxoaren 8an, maiatzaren 17an…).

Denon artean balore hauek bultzatzea eta sustatzea da gure erronka nagusia eta hau dena aurrera eramateko, ezinbestekoa da zuen laguntzarekin kontatzea.

Edozein ideia, ekarpen edo irodukizun baldin badaukazu jar zaitez gurekin harremanetan hurrengo posta elektronikoaren bidez

Mila esker, eta agur bero bat

Elkarbizitza-Hezkidetza taldea

 

 

 

 


Utzi iruzkina: