Nola ikasten dugu hobeki ikus-entzunezkoetatik? Multimedia ikaskuntza printzipioak (R. Mayer)

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-09-05 19:32
1

make@ni.eus 1662242729032

 

Iturria unDRAW

Inguruan ditugun teknologiak, gailu digitalek eta internetek ikasteko zein irakasteko bestelako moduetara eraman gaituzte. Inoiz ez bezala, ikaskuntzaren nonahikotasuna da nagusi, edozein unetan eta edonon ikas dezakegu eta. Egungo pandemiak hau guztia bizkortu du.

Ikasle zein hezitzaileek masiboki ikus-entzunezko edo multimedia-bitartekoak sortzeari ekin diogu. Jakin badakigu ikaskuntzaren azken emaitzetan hainbat faktorek eragin ohi dutela baina nola optimizatu eta hobetu sortzen ditugun ikus-entzunezkoak? Hezkuntza-psikologiaren arloan Richard Mayerren multimedia irakaskuntzaren inguruko ikerketak erreferente dira azken 20 urteetan. Berak proposatzen dituen printzipioek hobekuntzarako pistak eman ahal dizkigute. Hauek bere zenbait ekarpen:
Iturria unDRAW

Multimedia irakaskuntzak
ikasketa laguntzeko erabiltzen diren ahozko zein idatzitako hitzak eta edozein motako irudiak aurkezteari egiten dio aipamen, forma estatikoa duten irudiei zein dinamikoa dutenei ere bai. (Hitzak ahoz edo pantailan idatzita egon daitezke. Irudiak forma estatikoan, ilustrazioak, diagramak, mapak edo argazkiak edo dinamikoan animazioa edo bideoa egon daitezke.)

Input bakoitzean ikusmena eta entzumena kanalak erabiltzen ditugu eta prozesatzeko gaitasun mugatua dugu. Gainera, jasotzen dugun informazioa ezagutza izatera pasatzeko, prozesuaz kontziente izan behar dugu: informazio garrantzitsua aukeratu behar dugu, antolatu eta, azkenik, lehenagotik genituen ezagutzekin lotu eta txertatu. Horretan metakognizioak izango du sekulako garrantzia. 
 
Prozesu kognitiboan hiru memoria-motek hartuko dute parte: Lehendabizikoa zentzumenen memoria: belarrien bidez entzumenezko memorian eta begien bidez ikusizko memoria, jasotako irudiak eta hitzak oso denbora laburrez gelditzen dira, hortaz, hurrengo memoriara transferitu ahal izateko input horiek 20 bat segundotan aktiboki prozesatu behar izaten ditugu. Bigarrena laneko memoria da eta ikasitakoa aldi batez kontzientzia aktiboan atxikitzeko erabiltzen da. Garrantzitsua den hitzezko informazioa mentalki antolatuko dugu hitzezko eredu batean eta ikusizko informazioa, berriz, eredu piktoriko batean. Memoria hau da garrantzitsuena da, horri esker, gure garunak ezagutza berriak antola ditzakeelako, gero denbora luzeagoz iraun dezan. Hirugarrena epe luzerako memoria da: aldez aurretik genituen ezagutza garrantzitsuak aktibatu eta lan-memoriara ekarri eta hitzezko zein irudizko ereduekin integratuko ditu.

Multimedia ikaskuntzaren teoria kognitiboa (R Mayer) euskaraz.jpg
 Iturria: Commons, CC0, Esteka

 
Mayerrek multimedia-materialak ondo diseinatzeko hainbat printzipio zehaztu ditu, eta ikerketa bizirik dagoen arren, ikertutakoak momentuz erakutsi du multimedia ikaskuntzak aldez aurreko ezagutza txikiagoa dutenen zein espazio-trebetasun handiagoa daukatenen emaitzak hobetzen laguntzen duela. Printzipio horiek ezagutu eta erabiltzeko prest?

 
 
 
_______________________

Sarrera honen iturriak:

 


Utzi iruzkina: