IKERKETA; arrakalak irakasleen Konpetentzia Digitalean [itxialdian EAEn ]
2020an UPV/EHUko Weblearner taldearen eskutik argitaratu zen EAEko irakasleek, pandemian itxialdian bete zituzten inkestei esker, konpetentzia digitalaren inguruan erakutsi zuten autopertzepzioa. Orokorrean, larrialdiko urrutiko irakaskuntzaren garapenean, irakasleek beren burua ikusi zuten partzialki gaituta. Komunikazio orokorrerako tresna digitaletan trebeagoak, baina ez hain seguru i(ra)kasteko tresna espezifikoen erabileran. Beren burua konpetente digitaltzat zuten irakasleek emozio positiboagoak bizi izan zituzten, eta horietako batzuek lan-karga txikiagoa izan zutela sentitu zuten.
Bestalde, inkesten emaitzen azterketak, konpetentzia digitalaren autopertzepzioaren inguruan irakasleen arteko hainbat arrakala azaleratu zituen:
- adin-tartea: nagusiek gazteenek baino gaitasun teknologiko eskasagoa.
- ikastetxe-mota: eskola publikoek pribatuek baino kalifikazio baxuagoak lortu zituzten.
- etapak: baxuagoa hasierako hezkuntza-mailetan, urruneko irakaskuntzan ahulenak.
- genero-arrakala: emakumeen inkesten kopurua gizonena baino hirukoitza izanda ere, emakumeek adierazi zuten konpetentzia digital urriagoa zutela.
Emaitzek pistak ematen dituzte hezkuntza-sistemaren ekitatea, justizia soziala eta erresilientzia hobetzeko hartu beharreko neurrien inguruan, Garapen Jasagarrirako Helburu batzuekin zerikusia dutenak, gainera.
Genero ikuspegiak begirada aldatzen du, betaurreko moreak jantzita, analisia aberatsago eta osoagoak egin ahal baitira. Eta genero arrakala digitalari dagokionez ere bai.
_________________________________
[1] Portillo J, Garay U, Tejada E, Bilbao N. Self-Perception of the Digital Competence of Educators during the COVID-19 Pandemic: A Cross-Analysis of Different Educational Stages. Sustainability. 2020; 12(23):10128. https://doi.org/10.3390/su122310128
[2] Genero arrakala digital. (2021, urria 20). Wikipedia, Entziklopedia askea. Retrieved 22:27, urria 20, 2021 from https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Genero_arrakala_digital&oldid=8743701.
Irudia: Pixabay
Iruzkinak
Utzi iruzkina: