Euskararen Ingurune Digitala 2021-2024

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2021-05-21 17:54

make@ni.eus 1621619028586

Ezinbertzeko erreferentziak eskura izatea ona izaten da proposamen zehatzak egitean bidean edo bide bazterretan gabiltzan hausnarketzo. Argitaratu berri da horietako bat:  Euskararen Ingurune Digitala 2021-2024. Hau da lehen hurbilketaren gakoen laburpena:

Euskararen Aholku Batzordeak euskara ingurune digitalean bizirik eta bizi egoteko lau lan-lerro zehazten ditu, 10 gomendio eta 24 ekintza.

Gainera, bi gai estrategiko:

  • Burujabetza teknologikoa: informazio eta komunikazioaren teknologiak eta azpiegiturak, datuak biltzeko eta gordetzeko erabiltzen diren teknologiak, bat etorri beharko lukete erabiltzaileak dauden herrialdeko legeekin, beharrekin eta interesekin.
  • Software librea eta lizentzia libreak sustatzeak bidea zabaltzen die euskarazko eduki, baliabide, aplikazio eta tresnei.

10. gomendioan (Ingurune digitalean euskararen inguruko datuen neurketa sistema antolatu: adierazleak identifikatu eta sistematizatzeko lan egin) hauxe:

"Azkenik, ez genuke aipatu gabe utzi nahi generoaren gaia. Izan ere, egon badaude generoari buruzko ikerketa eta azterlan orokorrak teknologiari dagokionez, baina ez dugu ahaztu behar daukan zeharkakotasuna alor guztietan, eta horrez gain, aztertu beharra dago berariazko azterlan edo ikerketa zehatzik egin behar den zeharkako hiru gai hauek ardatz hartuta: generoa, euskara eta ingurune digitala". (100. or)

Hezkuntza-eremuan egiten ditugun esku-hartzeetan sistematikoki kontuan izateko moduko dokumentua!


Utzi iruzkina: