Euskararen kaleko erabileratik enpatiara salto [digitala]

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-05-17 19:17

make@ni.eus 1653842912143

Berriki jakin dugu haurrek eta gazteek darabiltela gehien euskara kalean. Baita haurretatik gazteetara pasatzean apaldu egiten dela erabilera. [1] Hori dio Soziolinguistika Klusterraren azken azterketak.

2-14 adin tartean, adibidez, nesken artean %17,7 da erabilera, eta mutilen artean, %12. 25-44 tartean, berriz, gizonezkoen arteko erabilera %9,6 da, eta emakumeen artekoa, %12,6; aldea, beraz, haurretan baino dezente txikiagoa da. [2]

Datuen argi-ilunak nabariak direlarik, kale digitalari begiratzea ere, ezinbestekoa bihurtu da. 2019ko datuen arabera, gazteen artean sare sozialetan hizkuntzarik erabiliena gaztelania zen. Soilik % 15-ak zioen bereziki euskara erabiltzen zuela.

Klusterraren iritziz, adostasun handikoak eta premiaz landu beharrekoak dira, besteak beste, hezkuntzan ezagutza egokia bermatzea, helduen euskalduntzea, eremu sozioekonomikoa euskalduntzea, eremu digitala, migratzaileen inklusioa eta hizkuntza eskubideak bermatzea. Gainera, adierazi du euskararen biziberritze prozesuan harremana estutu behar dela feminismoarekin, gizartea aktibatzeko eta eraldatzeko gaitasuna erakusten duten mugimenduekin. [3] 

Aipu pare bat estrategiak zehazte aldera:

"Enpatia elementu disruptiboa izan daiteke emakumeek imajinario teknologikoan duten arazo larrienetako baten aurrean. Ez naiz haien ikusezintasunaz ari, haien gutxiespenaz baizik. Izan ere, egia da gero eta ohikoagoa dela emakumeak teknologiaren ageriko aurpegi gisa ikustea; baina hala gertatzen ari da beren itxura hutsak (komunikazio-arduradun gisa edo bezeroei arreta emateko arduradun gisa) ideia-atazetan, ingeniaritzan, lidergo eta irudimen teknologiko kontuetan duen protagonismo falta konpentsatzea bilatzen duen lekuetan, giza-estruktura aldaketaren itxura eginez,  aldaketa epidermiko soila baino ez denean. Eta iruditzen zait gutxiespen horrek edaten duela emakumeen hezkuntza- eta kulturatze-prozesu teknologikoetan boterea mantentzeko eta erreproduzitzeko modu sakonagoetatik". [4]
 
"Egungo demokrazia gehienen giro sozial neoliberalean, ikasketa humanistikoak zientzia bigunen mailara desklasatu dira, eskola amaieran aisialdian sakontzeko ikasgaitzat hartzen baitira". [5]  

Hizkuntza eta Gizarte Zientzietako hausnarketa kritikoek funtsezko rola izango dute bide honetan aurrera egin nahi izanez gero. Ziberhezkidetzak teknologia digital zein Internet inklusibo, irisgarri, deszentralizatu, aske, ziur eta euskalduna eraikitzeko sinergiekin bat egiten du. Datuek erakusten dute emakumeek jarraitzen dutela euskara gehiago erabiltzen kalean eta sare sozialetan. 

Esku Artean literatura-saio bideopodkastean, umoreaz baliatzen dira Sutan Bang kolektiboko Amalia Ibargutxi eta Garazi Rezabal: 

Hizkuntza batek bizirik irauteko testuinguru berrietara egokitu behar du halabeharrez... Euskarazko eduki digitalak bultzatzeko ezinbestekoa da sare sozialetan aktibo izatea, ez bakarrik edukiak hedatzeko, baita euskaraz sortzeko gogoa dutenak animatzeko ere. [6]

 

[1] Ikasgela (Aperribai, Julen). (2022). Zortzi elkarrizketatik bat egiten da euskaraz kalean Berriahttps://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/zortzi-elkarrizketatik-bat-egiten-da-euskaraz-kalean  

[2] Aperribai, Julen. (2022). Jaitsiera eten da, baina irauli ez. Berriahttps://www.berria.eus/paperekoa/1995/002/001/2022-05-26/jaitsiera-eten-da-baina-irauli-ez.htm 

[3] Aperribai, Julen. (2022). Biziberritzeko egitasmoetan «indarberritze sakona» behar dela dio Klusterrak. Berria. https://www.berria.eus/paperekoa/1979/003/001/2022-05-26/biziberritzeko-egitasmoetan-indarberritze-sakona-behar-dela-dio-klusterrak.htm 

[4] Zafra, Remedios eta López-Pellisa, Teresa ed. (2019). Ciberfeminismo: de VNS Matrix a Laboria Cuboniks. Holobionte Ediciones. (38. or.)

[5] Braidotti, Rosi. (2015) Lo Posthumano. Gedisa Editorial.(18. or.)

[6] Prado, Oihana. (2022). Euskarazko ikus-entzunezkoetan mugimendua dago. Noticias de Gipuzkoa. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2022/03/20/zerbait-mugitzen-ari-da-euskarazko/1195343.html   


Utzi iruzkina: