DigComp[Org]/[Edu]-tik EU_______ra bidean?
DigComp markoak Europa mailan herritarrek garatu beharreko konpetentzia digitalaren funtsezko osagaiak zehazten baditu, DigCompOrg-ek, berriz, hezkuntza-erakundeek dituzten ezaugarriei begiratzen die.
Hezkuntza eremuan DigCompEdu, Hezitzaileentzako konpetentzia digitalaren Europako Markoa, hezkuntza-maila guztietako hezitzaileei zuzenduta dago, haur-hezkuntzatik hasi eta goi-mailako eta helduen hezkuntzaraino, prestakuntza orokorra eta profesionala, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arreta eta ikaskuntza ez-formaleko beste edozein testuingurutan barne. Hauxe laburpena (osoa hemen):
Erreferentziazko markoa izateaz gain, hau guztia garatzeko orduan, oso modu ezberdinak egon daitezke. Eremu honetan ere, ezer ez da neutro edo neutrala eta euskal jendartean hausnarketa kolektibo, sendo, kritikoa egitea pendiente dugun afera da. Han-hemenka aunitz gabiltza gai horien inguruan bueltaka. Nik halako zerbait ikusten dut abiapuntu bezala ...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: