COVID-19aren Liburu Zuria, Unesco, Hezkuntza eta Digitalizazioa

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2021-05-09 18:34

make@ni.eus 1620578902605

COVID-19aren Liburu Zuria eskura dago, arlo askotariko 40 profesional eta ikertzaile baino gehiagoren ekarpena. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza atalean hala dio digitalizazioaren inguruan:

Covid 19aren pandemiak hezkuntzan egin den inbertsio publikoaren handitzea ekarri du, neurri profilaktiko eta segurtasunari begira, ikastetxeen digitalizazioa, software lizentzia eta gailu teknologikoen erosketari loturikoak nagusiki.

Proposamenen artean hauek luzatzen dituzte:

  • Euskararekiko konpromisoa, hornitzaileekiko menpekotasunik ez eta datuen jabetza bermatuko duten teknologietan oinarritutako Hezkuntzarako Estrategia Digital Integrala definitzea non ikastetxe eta ikaslearen digitalizazio osasuntsua bermatzeko baldintza minimoak zehazten diren.
  • Euskarazko baliabide teknologikoak, dibulgaziozkoak eta itzulpen zerbitzuak eskuragarri jarri.
  • Curriculumean zaintza lan pertsonal zein kolektiboari loturiko edukiak txertatu.
  • Ebaluazio hezitzaile eta osasungarria helburu, elkarrekiko loturan, enpatian, osasun eta ongizate integralean eta zaintzan jarri fokua.

Bertzalde, UNESCOk argitaratu zuen COVID eta geroko mundua: 9 ideia ekintza publikorako. Horietako bat hauxe:

Doako eta kode irekiko teknologiak irakasleen eta ikasleen eskura jarri. Hezkuntza-baliabide irekiak eta sarbide irekiko tresna digitalak sustatu.

 Badugu zer birpentsatu eta egin epe laburrean, ezta? 


Utzi iruzkina: