Aurkezpena eta hasierako kontuak

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2021-05-05 10:23

make@ni.eus 1620204161935

Kaixo, Make naiz. Orain arte blog honetan idazten aritu izan naiz. Orain saltoa emateko tenorea iritsi da eta hementxe nago, etapa berria ilusioz hasteko irrikitan. Hainbat saltsatan murgilduta banabil ere, funtsean Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz (Latina eta Grekoa). Kontua da Internet eta gailu digitalek gure bizitza aldatu duten bezalaxe, gure jarduera profesionalera ere iraultza ekarri dutela. Pandemia garaiak ederki erakutsi digu hori, ezta?
 
Nola integratu hauek guztiak gure egunerokoan modu kontziente, planifikatu eta emankor batean? Nola erantzun Konpetentzia Digitalak (zehar-konpetentzia) eskatzen dituen arloei? Eta garrantzitsuena, nola egin hau guztia egiazko mundu demokratiko, aske, anitz eta berdinkideago baten alde arituz?

2008-2009 ikasturtean Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra (EHU) eta 2016-2017an IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan graduondokoa (UEU-EHU) egin eta gero, gaur egun hezkuntza-eremuetan ikasleen garapen osoa sustatzeko bi ildoak batera uztartzearen ezinbesteko beharraz gero eta kontzienteago naiz.
 
Hortaz, sarearen abantailaz baliatuz, gogoetak eta ekarpenak konpartitzeko prest, baita zuenekin aberasteko ere. Bidea elkarrekin eginez gero, aise goxoagoa, dudarik ez!
 
 
Egilea: Nina Paley
(AEBkoa, kultura askearen aldeko aktibista


Utzi iruzkina: