Argazki analogikoak, digitalak [eta selfieak] ⇥ bestelako begiradak ⇤

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2021-12-16 19:23

make@ni.eus 1639942724663

Gauzen arotik ez-gauzen arorako trantsizioan gaudela dio Byung-Chul Han-ek: informazioa da, -ez gauza-, bizi garen mundua baldintzatzen duena. 

Ez-gauzak. Gaur egungo munduko porrotak lanean (2021) Han-ek dio argazki analogikoa gauza dela, askotan kontu handiz gordetzen duguna bere materialtasun hauskorrak iraupena mugatzen dio eta. Argazki analogikoak «presentzia-ziurtagiria» du. Argazki analogikoak «hau izan da» horren lekukotza ematen du. Eta «hau izan da» argazkiaren egiazkotasuna bada, Han-en ustetan argazki digitala itxura hutsa da. Bitarteko digitalak argia datuetara itzultzen du, argia galdu egiten da prozesuan. Telefono adimendunak (smartphone) erabat desberdina den argazki bat sortzen du, denbora-sakontasunik gabeko argazki bat, errelatorik ez duena, helmuga eta memoriarik gabeko argazki bat, hau da, une bateko argazki soil bat. Haritik tiraka, filosofoaren hitzetan:

Selfiea ez da gauza bat, informazioa baizik, ez-gauza bat.

Selfieak informazioa dira eta komunikazio digitalaren barruan baino ez dute zentzurik.


Utzi iruzkina: