Antropologia digitala hurbilagotik
UEU-EHUren Humanitate Digitalak: aukera berriak ikertzen graduondokoan izandako amuari esker, hurbilagotik ezagutzen hasia naiz antropologia digitala: teknologiarekin zerikusia duten edo teknologian txertatuta dauden pertsona-taldeen azterketa kulturala. González eta Servínek gako interesgarriak proposatzen dituzte horren inguruan:[1]
Dagoeneko erreal eta birtual, digital eta ez digitalaren arteko bereizketa eta mugak erabat lausotu egin dira. Dagoeneko continuum bat bihurtu da gure bizitzetan, teknologia digitalak eta Internet gure egunerokoan txertatu eta gugan gorpuztuak baititugu ia ohartezin sentitzeraino. Gure [tekno]harremanen sare-josteetan interdependenteak diren teknologiak zein subjektu humanoak mihiztatu eta iterazio-praktika kolektiboen bitartez digitala dena konformatu egiten da.
Muga geografikoez haratago, Interneten harremanen arteko logika digitalak jendeari ematen dizkio identitate-bilaketan lotura digital afektibo eta enpatiko sendoak eraikitzeko aukerak: online esperientzia partekatuetatik abiatuta, beste(ar)ekin identifikazioa, konexio sinbolikoa, esanahien berjabetze eta berreraikitzea. Baina lotura digital guztiak ez dira harremanak, ezta sendoak ere consociality (konsozialtasuna?) markoan eraturikoetan gertatzen den bezala, hots, interakzio digital adiskidetsuak edo kidetasunean oinarriturikoak izanda ere, ez dute zertan indartsuak izan behar.
[Doako] plaza publiko digitalen bila erresistentziarik gabe profil humanoek bizia ematen diote espazio digitalari. Lineako plataformak ez dira neutroak eta eskala handiko neurketarantz, tipifikaziorantz eta identitate-kudeaketarantz eboluzionatzen dute objektu neurgarri eta kuantifikagarri bihurtzeko; hau da, jendearen arteko konexioak konektibitate bihurtzen dira, merkataritza- zein kontsumo-dinamiketarako edo kapital intelektual zein informazioaren ekoizpenetik abiatutako menderatze- eta ustiapen-dinamiketarako bide.
_______________
[1] González Gil, L., & Servín Arroyo, A. (2017). Métodos cualitativos digitales: Un acercamiento a la antropología digital y otras posturas de investigación online. Virtualis, 8 (15).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: