MATEBITXIA IIAukeratu zure gustoko zenbakia 1etik 9ra. Zenbait eragiketa egin ondoren, zera jakin nahi dut: gustokoa duzu edo obsesionatuta zaude zenbaki horrekin? Zalantzarik gabe, obsesionatuta !Ea, has gaitezen. 1.- Aukeratu 1 eta 9 arteko zenbakia. 2.- Aukeratutakoa 9z biderkatu ( x 9 ). 3.- Lortutako emaitza biderkatu 12345679 zenbakiaz ( x 12345679; erne, ez dago 8a).Zer nolako emaitza lortu duzu? Arrazoi nuen, ezta? Erantzuna Jose Luis Etxezarreta Garin
BEETHOVEN-9. SINFONIA-ALAITASUN ODAAgian Ludwig Van Beethovenen lanen artean ospe handiena lortu duena 9. sinfonia izan da, bereziki Alaitasunaren Odari dagokion zatia. Abesti hau da Europako Ereserki modura erabiltzen dena. Jose Luis Etxezarreta Garin HYMNE NATIONAL : EUROPE por artemis181
GOING TO SCHOOL OF INDIA (I)Indian eskolara egunero milioika haur joaten dira itsasontziz, bizikletaz, oinutsik edo gurpildun aulkian, eskola hauek basamortuan, mendian, kalean, autobusean... kokatuta daude. Ezagutu itzezu ikasleen ahotik eskola hartzeko eguneroko erronka zein den. Serie hau Lisa Heydlauff idazlearen liburuan oinarrituta dago eta sari asko irabazi ditu.Beste haurren esperientzia ezagutzea garrantzitsua bada, kasu honetan are eta gehiago, zuen adineko zenbaitek eskolara joateko egiten duten ahalegina izugarria bait da.Ikusi, entzun eta hausnartu. Baloratzen al di...
WolframAlfa, "BILATZAILE" BITXIA Animaliak aztertzerakoan zenbait neurri ezezagun topatuko dituzu, adibidez, feet edo inch. Erresuma Batuan, Estatu Batuetan... neurri desberdinak erabiltzen dira. Baina, zein da neurri hauen baliokidea gure ohikoetan? Modu asko daude eragiketak eginez lortzeko. Dena den, badugu bide errazago bat: WolframAlfan galdera ingelesez idaztea. Adibidez, "convert feet to cm". Probatu eta ea zer lortzen duzun (Saiatu ere, adibidez “Population of Lazkao” galdetzen). Bitxia, ez? WolframAlfa ez da Google edo Bing bezalako bilatzaile bat, galdera "erantzule" bat ...
PARTITURAK IDAZTEKO PORTABLEAPianoz konposatutakoa partituran idatzi nahi baduzu, zure tresna Musescore programa da (gazteleraz).Zure pendrivean deskargatu nahi baduzu:musescore portablea Jose Luis EtxezarretaErabiltzen hasteko komenigarria duzu jarraieko tutorialak ikustea (Hauek ere gazteleraz baino ez daude). 1 atala 2 atala 3 atala 4 atala 5 atala 6 atala 7 atala 8 atala 9 atala
LYRIFY, SPOTIFYKO ABESTIEN HITZAK Spotifyn zure abesti gustokoenak topatu badituzu, entzuterakoan zergatik ez hitzak ere ikusi? Hori lortzeko, Lyrify izeneko tresna dugu egokia.Behin programa jeitsi eta gero (ordenagailuan instalatu), bere ikurrean klik bikoitza eginez, Spotifyn edozein abesti aukeratuta bere hitzak agertuko zaizkizu (euskaraz oso aukera gutxi daude).Ingelesa lantzeko tresna aproposa izan daiteke zure musikaz gozatzen duzun bitartean. Animo eta saiatu!Programa jeisteko, sakatu jarraian: Lyrify programa &...
WILDS ANIMALS Berritua(1) ! Ingeles Proiektuan animali basatiak lantzen direnez, zuen lana errezteko asmotan, zenbait helbide eskuratzen dizkizuet. Lehenengo bietan animalien fitxak biltzen dira; azkenean, izenak dioen bezala animali basatien bideoak biltzen dira.Beideo hauek laburrak dira (gehienera 3 minutu) arreta osoz entzun ahal izateko. Zalantzarik gabe ulertuko dituzu. Animo!indiana zoo gideplanet earth animal guideAnimals videos: Gelada Baboon Giant Panda Giraffes Golden Lion ...
MATEBITXIA 1Eragiketa bat egitea eskatuko dizut. Baina, egin aurretik zein uste duzu izango dela emaitza? Ezetz asmatu? Tranparik gabe!Ea, egizu honako biderkaketa 111.111.111 x 111.111.111. Kalkulagailuan sartuko ez zaizunez, zergatik ez erabili OpenCalc? (OpenOfficen aurkituko duzu). Erantzuna Jose Luis Etxezarreta Garin
ZINEMA EUSKARAZEitb-ko webgunean Zinema Euskaraz delako atala aurkitu dezakegu; bertan, 30 film ikusi ditzakegu on line, kalitate handiz, dohanik eta euskaraz. Filma guztiak ez dira denentzako; beraz, ikusten hasi aurretik filma bakoitzak duen Fitxa Teknikoa irakurri; bertan adierazten du zein adinetarako gomendatzen den.Gozatu zinemaz euskaraz!Hona hemen lotura:zinema euskaraz Jose Luis Etxezarreta Garin
EUROPAIngeles proiektuarekin jarraituz (Maite Mendizabalen aholkularitzapean), munduko haurrak ezagutzeko segidako bideoak aukera ederra dira. Atal honetan Europako zenbait estaduetakoak ezagutuko dituzue, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia eta Suedia hain zuzen ere. Bakoitzean, bi atal ditu: batean, hiri bateko familia eta, bestean, nekazal inguruko familia. Bertan ikusi ditzakezu youtubeko bideoak. Jose Luis Etxezarreta Garin France (Urban) In Lyon, France, we visit 10 year old Emilien. His father, a laboratory technician, tests ...