TXANELA 6-5. UNITATEA - LANA NOLA ANTOLATUKO DUGU - AURKEZPENA
LANA NOLA ANTOLATUKO DUGU: AURKEZPENA
Unitate hau modu berezi batean landuko dugu: lanaren ardura zuen esku dago eta irakasleak erreztatzaileak baino ez gara izango.
Unitate honetan 15 atal bereiztu ditugu eta gela bakoitza 5etaz arduratuko da; taldeak 3-4 lagunez osatuko ditugu.
Bere lana egiterakoan taldekideen artean arazoei konponbidea ematen saiatuko zarete; hori nahikoa ez balitz, ohiko sare moduan antolatuko gara: ondoko taldetik hasi eta beste gelatara iritsi arte, hala behar bada.
LANAREN PLANGINTZA:
1.-Testu liburuan atal bakoitza kokatu. Irakurri, ulertu (hiztegiak erabiltzea egokia da) eta kontzeptuetan emandako helbideez baliatuz, sakondu.
2.-Dagokizuen atalaren eskema prestatu (ez ahaztu ulergarritasuna, ortografia...) impress programa erabiliaz.
3.-Eskema beste ikasle guztien esku jarri.
4.-Atal bakoitza azaltzeko esperimentu egokia topatu.
5.-Esperimentuaren eskema prestatu.
6.-Beste ikaskide guztiei dagokizuen atala aurkeztu:
-Arlo teorikoa (eskema, bideoak, animazioak...)
-Arlo praktikoa (esperimentua gauzatu).
7.-Txostena prestatu.
TALDE ETA SARE LANA
Taldearen antolaketarako eta taldekide bakoitzaren ebaluaziorako behar duzuen materiala aurrez zabalduko dizuegu.
BALIABIDEAK:
Egunero eskegiko ditugu artikuluak informazio ugari eskainiz.
Behar dituzuen tresna informatikoak (programak...) dagoeneko eskegita dituzue (helbideak erreztuko dizkizuegu).
*Planifikazioari dagozkion loturak laister argitara emango ditugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: