MATETRUKUA 4: ZATIKETAREN EMAITZA KONPROBATU

ZATIKETAREN EMAITZA KONPROBATU
Presaka bazabiltza eta zure zatiketaren emaitza konprobatu nahi baduzu,  matetruku hau erabiltzea baino ez duzu (hondarra 0 denean).
Suposa dezagun honako zatiketa hau egin duzula:

      4380 : 365 = 12

         Nola jakin dezakezu ongi dagoen? Honako pausu hauek jarraituz:

    1.- Batu zatikizuneko zifrak, emaitza zifra bakarrera iritsi arte.

4380     ;     4 + 3 + 8 + 0 = 15    ;    1 + 5 = 6                    


      2.– Batu zatitzailearen zifra guztiak, emaitza zifra bakarrera iritsi arte. Egin berdina zatidurako zifrekin. Jarraian, biderkatu zatitzailearen eta zatiduraren arteko emaitza.

365  :       3 + 6 + 5 = 14    ;    1 + 4 = 5  

12 =         1 + 2 = 3

                           Hau da, 5 x 3 = 15;    1 + 5 = 6


     3.- 1 pausuan eta 2 pausuan lortu dituzun emaitzak berdinak al dira?   ZORIONAK ! Emaitza zuzena da. Hala ez bada, baduzu lana.
     Kasu honetan emaitza bietan 6 zenbakia denez, biderketa  zuzena da.



 


     Jose Luis Etxezarreta Garin



Utzi iruzkina: