MATETRUKUA 3: BIDERKAKETAREN EMAITZA KONPROBATU
BIDERKAKETAREN
EMAITZA KONPROBATU
Presaka bazabiltza eta zure biderkaketaren
emaitza konprobatu nahi baduzu, jarraieko matetruku hau
erabiltzea baino ez duzu.
Suposa dezagun honako biderkaketa hau egin
duzula:
3234
x 567
1833678 Nola jakin
dezakezu ongi dagoen? Honako pausu hauek
jarraituz:
1.- Batu biderkagai bakoitzeko
zifrak,
emaitza zifra bakarrera iritsi arte; jarraiean lortutako emaitzak biderkatu.
3234
; 3 + 2 + 3 + 4 = 12 ; 1 + 2 = 3
x 567 : 5 + 6 + 7 = 18
; 1 + 8 = 9
Hau da, 3 x 9 = 27; 2 + 7 = 9
2.– Batu biderkadurako zifra guztiak, emaitza zifra bakarrera iritsi arte.
3.- 1 pausuan eta 2 pausuan lortu dituzun emaitzak berdinak al dira? ZORIONAK ! Emaitza zuzena da. Hala ez bada, baduzu lana.
Kasu honetan emaitza bietan 9 zenbakia denez, biderkaketa zuzena da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: