MATEMATIKA: OPORRETARA AUTOBUSEZ EDO AUTOZ?

Aste Santua gertu dugu eta Saloura autoz edo autobusez joatea erabaki beharrean gaude. Aukera egiteko irizpidea pertsonako kostoa izango da eta kalkulua ez da erreza; dena den, ebazteko behar dituzun ezagupen guztiak menderatzen dituzu.

Autobusaren kasuan, joan etorriko txartelaren salneurria 59 € pertsonako da. Autoaren kasuan, kostua kalkulatzeko honako datuak eman dizkigute: gasoilaren salneurria 1,318 €koa da, 6,6 litro gasoil gastatzen ditu 100 Kmko eta joan etorrian 1.200 km ditugu eta, peajeak joan etorrian 75 € kostatzen dira.

Zera jakin nahi dugu:

   1.- Zenbat kostatuko da autoz Saloura joatea gasolina eta peajeak kontutan hartuz?

      a.-104,39 €

      b.-165,25 €

      c.-179,39 €

   2.-Zenbat kostatuko da 4 pertsonantzat autobusa?

      a.- 226 €

      b.- 236 €

      c.- 240 €

   3.-Salneurriari dagokionez, zein aukera komeni zaigu?

      a.- Autoa

      a.- Autobusa

   4.-Eta lau pertsona joan beharrean hiru joanez gero, zer komeni zaigu irizpidea salneurria bada?

      a.- Autoa

      a.- Autobusa

 


Utzi iruzkina: