MATEMATIKA: BAZKALTZEKO DILISTAK

Opor ostean, ekonomia eta osasuna zaindu beharrean gaude. Gaur bazkaltzeko etxeko laurok dilistak txorizokin jango ditugu. Errezeta begiratu eta erosketak egin ditugu:

kiloko dilista paketea 1,80 €n

txorizo pieza bat 2,50 €n

  litroko oliba olio botila 3,25 €n

  kilo bat azenario 0,99 €n

  Bitrozeramika pizteak ere badu elektrizitate kostua eta kalkulatu dugu: ordu bteteko 0,20 €.

  Bazkaria amaitzeko, iogurta hartuko dugu eta 6ko paketea erosi dugu 1,50 €n.

  Laguntzeko ere, ogia beharko dugu eta 0,90 €koa erosi dugu.

                      

Errezetak (4 pertsonentzat) honakoak eskatzen ditu:

     500 g. dilista

     1/2 txorizo

     100 g. azenario

     5 cl oliba olio

     Sua 1/2 h

Datu hauek jakinda,

   1.-Zenbat kostatuko zaigu bataz beste bakoitzaren bazkaria?

           a.- 1,03 €

           b.- 0,63 €

           c.- 0,43 €

   2.-Denon artean ogi erdia eta iogurt bana jan baditugu, zenbat kostatuko zaigu guztira bakoitzaren bazkaria?

           a.- 1,19 €

           b.- 1,09 €

           c.- 0,99 €


Utzi iruzkina: