EUSKARAZ BIZI - EUSKAL OHITURAK: SANTO TOMAS EGUNA

SANTO TOMAS EGUNA

 Wikipediak dioenez, Santo Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean egiten den baserritarren feria eta jaia da. Donostian ospatzen da bereziki, baina baita ere beste zenbait herritan.

Histrorian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal baserriaren kultura jaibat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri produktuen lehiaketak ere izaten dira.

Ohikoa da, Santo Tomas jaian txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko basrrritar-arropa janzten dutenak asko dira, haurrake ta gazteak bereziki eta hiritarrak barne.

Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan, eta, aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean Santo Tomas eguneraiono luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produkutuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

 Beraz, guik ere txistorra jan eta jaia ospatu dezagun.

 

 


Utzi iruzkina: