Aldaketak blogean

hezikt 1456904292788

Hainbat aldaketa ikusiko zenituen dagoeneko blog honetan. Lehenengoa, itxurakoa; ustez atseginagoa da orain. Bigarrena, helbidearena: lehen .com domeinua bazuen, orain .eus erabiliko da. Aldaketa guzti hauek blogak.eus eko administrariek erabaki eta egin dituzte.

Baina dena ezin aldeko izan. Hainbat arazo ere sortu dira. Larriena, bertan ditugun milaka post eta informazioak eskubeko zutabeko esteken bidez genituen antolatua eta, orain, ez dute funtzionatzen. Esan didatenez, zuzentzen ari dira; beraz, egokitze prozesua amaitu arte pazientzia eskatzen dizuet. Bitartean, google bilatzaileaz baliatu beharko duzue behar duzuena topatzeko.


Utzi iruzkina: