Inkestak Berriako webgunean
Ibarretxe Lehendakariak Kontsultarako aurkeztu zituen bi galderekin inkesta bana ireki dute Berriako webgunean.
Lehenengoan eta bigarrenean BAIren aldeko jarrerek alde nabarmena ateratzen diote kontrako erabakiei. Hala ere, emaitzetan ikustea dagoen bezala, bien arteko emaitzetan aldea nabarmena da. Kuriosoa bederen.
Erantzun honi: "Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?"
Jasotako botoak: 670
Erantzun honi:"Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin? "
Jasotako botoak: 802
Iruzkinak
Utzi iruzkina: