Erabilpen baldintzak
Etorkizunean blogaren erabileran sor daiteken edozein arazo ekidite aldera hauek dira eztabaidatu eta onartu ditugun gutxieneko erabilpen baldintza edo arauak:
1. Blog honen hizkuntza euskara bada ere, beste hizkuntzetan ere idazteko askatasuna dezute.
2. Edonork publikatu ditzazke mezuak gure blogean.
3.
Desadostasuna ongietorria da. Irainak eta beste erabiltzaleekiko zein
pertsonekiko errespetu faltak ez. Tipo honetako mezuak inongo oharrik
gabe ezabatuak izango dira.
4. Gure gaiarekin erlaziorik ez duten mezuak ezabatuak izango dira.
5. Blog honen eduki guztiak Creative Commons2.5 lizentzipean publikatzen ditugu.
Hemen ikusten duzuen edozein eduki erabiltzeko askatasuna ematen dizugu, baldin eta nondik lortu duzun aipatzen duzun.
6. Administratzaileek eskubidea dute edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz
gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, eztabaidako mezuak
editatu ahal izango dituzte.
7. Administratzaileek ez dute bere gain hartzen blogean adierazitako esanen eta
iritzien erantzukizunik.
8. Etorkizunean, administratzaileek arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea
dute, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.
9.
Blogan sartzearekin bisitari guztiek arau hauek onartu egiten dituzte.
Ez badituzue gustoko, proposatu zuenak hartara denon artean hobetu
ditzagun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: