ZENTRAL NUKLEARRAREN ARRISKUAK

hernanibhiblogeroak 1456135353458 inurri_gorri | 2013-01-07 20:44

 

Gaur zentral nuklearren arriskuez hitz egingo dizuego, espero dugu gustukoa izatea, oso interesgarria da munduan gehien kutxatzen duen energi iturria delako, ondo pasa!


 

Energia-iturri denek, den-denek dituzte aitzakiak. Oraintxe energia nuklearra dago zurrunbiloaren erdian, Japonian izandako istripuaren larritasunak jomugan jarri baititu zentral nuklearren segurtasuna, eta fidagarritasuna. Hain juxtu, zentraletan gerta litezkeen istripuak eta luze, oso luze irauten duten hondakin erradioaktiboak dira energia nuklearraren arazo nagusiak. Hondakinak behar bezain luzaroan eta seguru gordetzeko behin-betiko konponbiderik ez da existitzen. Eta hondamendi nuklearrak gertatzeko probabilitatea txikia izanagatik, arriskuaren aurpegi gordina erakutsi du Fukushimako istripuak. Izan ere, gertatzen direnean % 100ean dira errealak baita gertakari inprobableenak ere. Eta probabilitatearen legea da nahikoa denbora pasaz gero, gerta litekeen edozer gertatuko dela.


Jakina, energia-iturri denek izanagatik aitzakiak, aldeak handiak dira batzuenen eta besteenen artean. Eta ez da erraza aldagaiak lehenestea, eta ekuazioak ebaztea. Asko dira aintzat hartu beharreko ezaugarriak: erregaia, erregaiaren eskuragarritasuna, teknologia, ekoizpenaren eraginkortasuna, kostua, ingurumenaren gaineko eragina, osasunaren gaineko eragina, segurtasuna...

 





Utzi iruzkina: