arraun

hernanibhiblogeroak 1456135353458 inurri_gorri | 2012-10-24 18:06

 

 

Aupa lagunak, hemen gaude berriz ere.


Hernaniko arraun elkarteari buruz hizketan oraingoan.




Hernani Arraun Elkartea: Hernaniko (Gipuzkoa) arraun taldea da, kostaldeko herria izan ez arren traineru, trainerilla eta bateletan lehiatzen dena, bai eta arraunketa olinpikoan ere.


Uniformea: Elastikoa berdea, zuria eta gorria da eta trainerua berdea da. Hainbat izen izan ditu traineruak; Elorrabi, Zikuñagako Ama, Txirrita...etb.


Historia

Bi garai oso desberdin izan ditu Hernaniko Arraun Elkarteak.

70. hamarkada

Hernanik trainerutan Hondarribian egin zuen debuta, 1971, "Memorial Sagarzazu" Banderan eta bertan bost trainerutan azkena gelditu zen. Hala ere urte hartan bertan Kontxako Banderan hartu zuen parte eta zazpigarrenagelditu zen. 1972an atera gabe 1973an postu bera errepikatu zuen Kontxan. 1974ean denboraldi bikaina osatu zuen, Kontxan laugarren, Gipuzkoako Txapelketan bigarren eta Espainiako Txapelketara sailkatuz.

Hurrengo denboraldi bikaina 1977an osatu zuen hiru banderaz jabetu baitzen, Castro Urdialesko "Portus Amanus", Pedreñako Marina de Cudeyo eta Astilleroko banderaz. Honetaz gain estropada handietan postu onak lortu zituen, Gipuzkoako txapelketan eta zarautzen bigarren eta Espainiako txapelketan hirugarren. 1978an sartu zen azkenengoz Kontxan. 1981, 1982 eta 1983an ere aritu zen arraunean baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

90. hamarkada

Bederatzi urtetan trainerurik atera gabe egon ondoren 1992an itzuli zen arraun denboraldira. Lehenengo banderak 1994ean lortu zituen, B Ligako hiru bandera (Koxtape, Angelu, Hondarribia), Euskal B Ligan bigarren egin zuen gainera. 1995ean arraunlari asko zituenez bi traineru atera zituen. 2002 arte urtero atera zuen trainerua eta B Ligatan aritu zen. Ordutik aurrera 2007an baino ez da aritu trainerutan eta orduan laugarrena izan zen KAE ligako bigarren mailan.


Tira, zuen gustukoa izan delakoan... hurrengora arte.



Utzi iruzkina: