Nico Stopper
Arratsalde on guztioi!
Fagor-ek atzo Nico Stopper aparatua kaleratu zuen. Duda barik, Fagor-ek teknologia berrietan egin duen apustuaren adibide garbia da. hurrengo lerroetan informazio gehiago topatuko duzue honi buruz.
Zer da Nico Stopper bat?
Bale, ziur guztiok ibiliko zaretela galdetzen ea zer demontre den "Nico Stopper" bat. Konkretuki, Nico Stopper bat tabakoa lagatzeko aparatu eletronikoa bat da. Aparatuak telefono mobil baten tamaina du eta bere barruan erabiltzaileak zigarroak gordetzeko "pitilera" bat aurkituko du. Honetaz aparte, aparatuaren software-a diseinatuta izan da erabiltzaileari tabakoa lagatzeko terapia bat emateko.
Eraginkorra al da?
Hala da, boluntarioekin egin diren azterketak oso datu onak eman dituzte. Izan ere, boluntarioen %75ak tabakoa utzi du eta 6 hilabete ostean bakarrik %40 batzuk tabakoa erretzen berriro hasi dira.
Teknologia eta diseinua.
Aparatu honen osagarri elektronikoak eta software diseinua azken belaunaldiko teknologietan oinarritzen dira. Gainera, diseinu aldetik esfortzu izugarria egin da aparatu estilizatu eta modernoa lortzeko. proiektuaren garapen osoa Euskal Herrian egin da eta bere ekoizpena ere hementxe egiten da, beraz, Euskal Herrian sortutako "high-tech" produktua da Nico Stopper.
hementxe lagatzen dizuet webgune ofizialaren link-a.
Hauxe izan da guztia nire partetik, milesker irakurtzeagatik.
Agur!
Hermes
Iruzkinak
Utzi iruzkina: