internet-eko izar berriak

No profile photo hermes noraezean | 2007-01-29 01:32

Gazteak, ausartak eta iraultzaileak, internet muanduan eragin gehiago izan duen belaunaldia adjektibo hauekin definitu dezakegu.

Azken urte hauetan internet munduan ondorio gahiegao izan dituen fenomenoa duda barik web 2.0 kontzeptua izan da. Internet ulertzeko modu berri hau komunikaziorako ate guztiak ireki ditu, eta goian esan dudan bezala, gazte batzuen buruetatik jaio egin da.

Kontzeptua definitzen.

Ez da erraza web 2.0 kontzeptua definitzea, izan ere oso mugimendu multi dimensionala da. Orokorrean, esan dezakegu internet sarean sortutako tresna eta baliabide multzoa dela. Webgune hauen ezaugarri bereziena interaktibotasuenan datza, eta horrekin lotuta, beste erabiltzaileekin komunakatzeko gaitasunena. Funtzionalidade teknikoaren aldetik bikainak badira ere (guztietan multimedia baliabideak topatu ditzakegu), nire ikuspuntik bere indar gune nabarmenena komunikazioa errazteko ahalmena da.

Web 2.0-ren adibideak.

Lehen esandako guztia hobeto irudikatzeko webgune konkretu batzuk aipatuko ditut, web 2.0 kontzeptuaren adierazle hoberenak bait dira. Nire iuspuntutik "mobida" honetan sartuta dauden ezagunenak youtube edota google izan diatezke.

Gazteak eta oso arrakastatsuak

Web 2.0 korrotearen barruan sartuta dauden web gune askok izugarrizko arrakasta bereganatu dute, eta honek bere eragina izan du arlo ekonomikoan. Web hauen sortzaile askok gazteak izanda, gaur egun bere kontu korronteetan demaseko dirutza daukate. Batzuk oraindik euren webguneen jabeak izaten jarraitzen dute (Google sortzaileen kasua, adibidez), baina beste askok, berriz, multinazional handiei euren produktua saltzea erabaki zuten.

Arrakastaren giltzarriak.

Lehen esan dudan bezala, webgune hauen arrakastaren arrazoi bat funtzionalitatean datza. Komunikaziorako inoiz sortu ez diren tresna poteentenak dira, baliabide multimedien esker, aukera itzela ematen dizute zure ideiak garbi eta ozenki adierazteko.

Gainera, webgune hauek euren diseinua erabiltzaileon beharretan oinarrituta daude eta sortzaileak gure iradokizunak entzuteko beti prest daude. Horrela, guztioak irabazten dugu.

 

 

 


Utzi iruzkina: