Iban Arantzabalen hitzaldia
Iban Arantzabalen hitzaldia.
Pasadan egunean Iban Arantzabal Goienako telematika alorreko burua gure artean izan genuen. Pertsonan honen prestakuntza akademikoa (Irakaskuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, eta bere ibilbide profesionala ikusita pentsatu dezakegu “virtuosi” baten aurrean egon garela.
Iban Arantzabalen hitzaldia mamitsua izan zen, bertan 3 gai nagusi jorratu ziren: Goiena komunikazio taldea, blog fenomenoa eta editore lanaren gorabeherak. Guztiak interesgarriak iruditu zitzaizkidan, batez ere niri, Humanitateak eta Enpresetako karrerakoa izanda, komunikazio gaiari buruz gauza gutxi dakidalako.
Niri blogen inguruan eduki genuen eztabaida oso esanguratsua iruditu zitzaidan. Orain dela urte batzuk, blog fenomenoaren inguruko informaziorekin bonbardatuta izan ginen eta gutako askok nolabait nazkatuta amaitu ginen. Agian horregatik gutako pertsona pare batek bakarrik blog pertsonal bat kudeatzen dute. Niri pertsonalki, nire eguneroko pasarteak, esperientziak eta iritziak konpartitzea ez dit grazia handirik egiten, batez ere behatuta sentitzen naizelako. Horregatik inoiz ez zait bururatu horrelako mobida batean sartzea, baina aitortzen dut beste erabiltzaileekin ikuspuntuak eta informazioa konpartitzeko aukera bikaina dela.
Beste eztabaidarako gai bat internet nabigatzailearen inguruan ardaztu zen. Gutako gehienak, guztiak ez esateagatik, Windows sistemarekin programatuta etortzen den Explorer erabiltzen dugu. Adituek diotenez, beste zenbait nabigatzaileekin konparatuta, Microsoften nabigatzailea oso eskasa da, bai seguritate aldetik, bai funtzionalitateagatik. Ni behintzat, orain arte ez dut arazorik izan Explorer programarekin, baina Iban Arantzabalen firefox programa pasatzeko aholkuak behin eta berriro entzun ondoren, programa hura probatuko dudala erabaki dut.
Hitzaldi honetatik atera dudan konklusio garbia zera da, pertsonon arteko komunikazioa askoz errazagoa da teknologiari esker. Azken 20 urte hauetan informazioaren teknologiak ikaragarri garatu dira, komunikazioaren bizkortasuna eta kalitatea biderkatuz. Gaur egun teknologi aberriek sortutako baliabide teknikoei esker, informazio idatzia audio eta bideoarekin konplementatu dezakegu, adierazpen maila askoz sendoagoa lortuz.
Dena den, gauza bat argi izan behar dugu: nahiz eta formatua zein irudia oso garrantzitsuak izan, orain eta beti informazioaren edukia garrantzitsuena izango da. Argi eduki!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: