fotokopiak ekologikoak

No profile photo hermes noraezean | 2006-11-29 17:57

Zenbat aldiz inprimatzen edo fotokopiatzen dugu dokumentu bat eta ordu bat pasa ostean zakarrontzira doa? suposatzen dut niri beala, zuei ere bai sarritan gertatzen zaizuela hau, bai etxean, bai bulegoan.

Niri ustez, gehienok (batzuk gehiago, beste batzuk gutziago)alferrikatzen ditugula folioak. Zalantza barik ohitura hau oso kaltegarria da zentzu guztietan; diru asko galtzen dugu eta ama lurrari kalte asko egiten zaio.

Lehen aipatutakoa konpontzeko Xerox etxeak fotokopiadora ekologiko batzuk kaleratu berri ditu. Aparatu hauen funtzionamendua bi osagaietan oinarritzen da: Alde batetik tinta begetal "biodegradablea" erabiltzen dute, eta bestalde, folio espezialak ere behar dira martxan jartzeko. Emaitza zein da? Inprimatzen den dokumentua 24 ordu igaro ostean bera bakarrik ezabatzen da, beraz, erabilitako folioa berriro erabili daiteke beste edozer inprimatzeko. 

Beraz, fotokopia ekologiko hauei esker mezede inportante bat egin diezaiokegu gure poltsiko eta ingurmenari. Normalean gertatzen den bezala, hasieran aurrerapen teknologikoak gareztiak izten dira, ea denborarekin fotokopiadora hauen prezioa jeisten den.


Utzi iruzkina: