Arazoak Odeo Studio-rekin

No profile photo hermes noraezean | 2007-01-29 00:30

Kaixo lagunak!

Ba izenburuak esaten duen bezala, webgune honekin demaseko arazoak eduki ditut. Ordenagailu ezberdinetatik ahalegindu naiz Joxek bidalitako ariketa egiteko, baina podcast bat egitea ezinezkoa egin zait.

Arrazoia? Webguneak ez du nire mikrofonoko seinalea hartzen. Bai, "settings" barruan sartu naiz zerbitzariari nire mikrofonoa erabiltzeko baimena emateko, baina ala ere, ezin izan dut ezer ere igo.

Dena den, ez dut nahi arijketa egin barik lagatzea, eta hori konpontzeko odeo studios barruan dagoen blog batean sartu naiz link bat eratzeko.

Aukeratu dudan artxiboa Queen talde famatuaren kanta bat da. Beraz, hor lagatzen dizuet Bohemian Rhapsody kanta, nire ustez, egin diren opera-rock guztien artean hoberena. Disfrutau!

   


powered by ODEO


Utzi iruzkina: