Wifi bidez konektaturik ikasgelan: bai ala ez?
Hori
da sustatu.com web orrialdean planteatzen den galdera. Egokia edo desegokia da
ikasleak beraien klaseetan interneterako konexioa hain erraz edukitzea?
Segun
eta nondik begiratzen den, wifi bitartez konektaturik egotea, bere onurak zein desabantailak
ditu. Adibidez, gure kasuan, HUHEZI-n, bakarrik erabiltzen ditugu ordenagailuak
Web 2.0 ikasgaiarentzat, beraz, internet sarean murgiltzeko aukera bakarra
bertan daukagu. Egia da, klik batekin
mundu oso bat daukagula gure eskuetan horregatik askotan deskonektatu egiten
dugu, ikaslearekiko. Baina nire ustez, gaitasun edo heldutasun hori,
bakoitzaren esku dago. Hau da, bakoitzaren esku dago, irakasleari kasu egin eta
klasea segitzea, edota era bat bakoitza internet munduan murgiltzea eta inongo
interesa jartzea klasean, ordenagailu bat aurrean izanda.
Esan
beharra daukat, nire iritzi pertsonala, guzti ados datorrela wifia klaseetan
edukitzearekin, beti ere kontrolatuz eta jakinez noiz erabili eta noiz ez. Izan
ere, bere abantailen artean, zer edo zer ez ulertzerakoan, badakigu gaur egun,
edozein galderen erantzuna sarean dagoela, beraz, klase askotan ere praktikoa
izango zela iruditzen zait.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: