Iban Aranzabal & Patxi Trapero

No profile photo oihu egin nahi dut | 2008-06-06 01:06

HUHEZIraino gerturatu ziren Martxoaren 14an, Iban Aranzabal, Goiena telebistako partaidea, eta Patxi Trapero, blogen inguruan hitzalditxo bat ematera, izan ere biak ditugu blogari amorratuak.

Iban Aranzabal-ek hautsi zuen izotza Goeienan nola lan egiten duten azalduz, beti ere aholku baliotsuak emanez. Izan ere, berak esan bezala, gu gara multimedian arloan adituak bilakatu behar garenak, beraz, euskararen erabilera egokia bilatu behar genuela azpimarratu zigun. Blogines inguruan ere hitz egin zigun Ibanek, honen garrantzia aipatuz. Azkenik, irudiak eta bideoak blog-etan txertatzea aholkatu zigun, modu honetan, gure blog partikularra erakargarriagoa bilakatzeko.
Ondoren, oso era espontaneoan eta erakargarrian, Patxi Traperok ekin zion. Patxik, marihuanarekin gertatu zitzaion istoriotxo bat kontatu zigun, barreak sortaraziz gure artean. Baina anekdota hori bukatzerakoan, barreak alde batera utzi zituen, blogen garrantzia aipatzeko eta bere blog partikularrez hitz egiteko. Aitortu zigunez, berarentzat bloga, adiktiboa bilakatu da, orduak igaroz ordenagailuaren aurrean, etengabe idatziz.

Aitortu beharra daukat, oso hitzaldi interesgarria eta era berean dibertigarria eskaini zigutela bi blogariak. Niretzat oraindik adiktiboa ez izan arren blogen mundu hau, geroz eta xarma gehiago aurkitzen diet, beraz, agian egunen baten, Patxi Traperoren antzeko istorioak idaztera animatzen naiz, nork daki!


Utzi iruzkina: