Gizarte digitalean murgildurik...
Denok dakigu bizi garen garaian,eta argi dago, era digitalean
bizi garela, internet da gaur egun indar gehiena duena hainbat aspektu
ezberdinetan. Eta nola ez, geroz eta indar gehiago ari da hartzen komunikazioen
arloan. Modu honetan, hedabide tradizionalei lekua kenduz, eta
poliki-poliki baztertuz.
Gaur egun kalean aurkitu ditzakegun egunkarien
gehiengoak, beraien produktuak prentsa idatzian salduz gain, interneten web
gunea ireki eta bertan ere publikatzen dute beraien egunkariak. Modu horretan,
jendea erosoago irakur dezake egunkaria klik bat eginez, kalera irten beharrean
hau erostera. Webgunea duten egunkariak esan berri dudan moduan hazten doaz,
adibidez, Berria, El Correo, Deia, El País, Gara…
Internetek hain beste garrantzi hartzeak, ere
baditu bere alde txarrak, esan beharra baitago, mundu digital honekin batera,
egunkari txiki asko itxi behar izan direla. Modu honetan langile asko lan gabe
gelditu dira.
Aitortu beharra daukat, niri zaila egiten
zaidala ordenagailu batetik egunkaria irakurtzea. Agian ohitura falta izango
da, baina ez dut hain gustura irakurtzen, paperean irakurtzen dudan bezala.
Baina argi dago, horrela jarraitzen baldi badu dena, ohitu beharko naizela.
Hemen
usten dizuet bideo interesgarri bat, idatzitakoaren inguruan:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: