Hona Palenqueri buruzko argazki musikadunak. Uda honetako argazkiak. Kantaria: Juanjo Elezkano, Palenqueko zaindaria dan Tolentinoko San Nikolasi egindako aintzanako ereserkia abestuz:
Hona hemen, doan eta debalde, gura dauenaren esku, Durangoko Uribarriko Andra Mari Elizak argitara emon eban "Justiziaren alde otoitzean" liburuxka, "otoitzean" sortako 21. alea. hain zuzen ere. Get your own - Open publication
Hona hemen testigantza historiko bat, doan, mundu guztiaren esku: Get your own - Open publication
Hona hemen aukera paregabea: agorturik egoan liburua irakurtzeko modua, eta mundu guztian zehar, doan edo debalde. Get your own - Open publication
Musika eta irudia
Vuelta Larga hazienda etxea, Palenque erreka ertzean, kakao eta abere ugari. Sasoi baten Vinces izana gaur egun Palenque kantoian dago. Aspiazu sendiaren jabetzakoa aspaldi. Argazkia 1910 urtekoa da gitxi gora behera. Jatorria: "El tesoro montubio" CDa.
Hona hemen Benjari El Universo egunkarian egin dautsoen alkarrizketa luze zabal baten barri. La Yucako arazoak, ospitalea, arto biltegia, herri kultura montubioa. Argazki eta guzti. Zinez irakurgarria... Benja arto biltegiaren atarian: nekazaritza egitasmo partehartzaile eta askatzailea, oinarrizko kristau alkarteak kudeatuta.
Quitoko El Comercio egunkarian ikusi dogu argazkia, eta hona dakargu, zinez ikusgarria deritxogu-eta. Tungurahua sumendi erraldoiak ahoa zabaldu eta inguru guztiak labaz, harriz eta hautsaz bete ditu. Herri kaltetuen arteko bat Bilbao izenekoa da. Hona zelan geratu dan... (Azalpena Palenqueko lagunak webgunean zabalago).
Eskerrik asko Zarautz: lehengo egunean Ekuadorreko Palenque herriko nekazal produktuen biltegia zabaldu zanean ikusi zan pankartea...