Connemara gure bihotzetan

hara_bestea 1456135302640 Hara Bestea! | 2012-01-09 22:28

CONNEMARA GURE BIHOTZETAN Eleberriaren iruzkina GABIRIA,J.Connemara gure bihotzetan.Donostia:Elkarlanean,2000. Julen Gabiria izen berri bat da euskal nobelagintzan. Connemara gure bihotzetan bere lehenengo saioa da alor honetan, eta Igartza beka-saria irabazi du idazlan honi esker. Hemen kontatzen zaigu nola pertsonaia batek (Txema), bere neskalagun (Eider) istripuz hilaren oroitzapena berreskuratu nahirik, neskak Irlandan zehar egindako bidaia errepikatzen duen. Neskalagunaren oroitzapena berreskuratzearekin batera, itzal horretatik askatzea izango zen mutilaren asmoa bidaiari ekitean. Eta bidaia sentimental horretan, neskak idatzitako egunkaria izango du bidelagun. Honaino gauza berezirik ez, pentsa lezake norbaitek. Ustekabea, ordea, Txemaren zain dago, egunkari horretan, ezagutzen ez duen pertsona batekin topo egitean. Neskalagunaren alde ezkutu eta ilunaren aurrez aurre gertatzean aurkituko duena, jakina, ez zaio gustatuko. Planteamendu interesgarria du liburu honek eta irakurlearen arreta eta jakin-mina oso ondo erakartzen daki. Kontamoldea, ordea, Txemaren bidaiaren kontakizunean egunkariaren atalak tartekatuz, nahiko baliabide ezaguna da literaturan. Edonola ere, honelako mezua dago istorioaren azpian: hobe oroimena gehiegi ez astintzea, ezkutuan aurkituko duguna beharbada ez da gure gustukoa izango. ( Javier Rojok idatzia) Liburu hau ‘Connemara gure bihotzetan’ du izenburu. Eta izenburu hau arrazoi bat du. Connemara Irlandako Galwayko konderriaren mendebaldean dagoen udalerria da. Eta izenburua egiten dio erreferentzia honi izan ere Eiderri, pertsonai nagusi bat, leku hau liluratzen zion eta eleberrian hainbat aldiz errepikatzen dut ‘Connemara bat nahi dut nire bihotzean’ eta Txema, bere mutil laguna, Connemara-ra joatean berdina esaten du. Beraz uste dut izenburua oso egokia dela. Txema bere neskalaguna galdu du auto-istripu batean. Beraz bera gogoratzeagatik errepikatzen du bere neskalagunak egindako bidaia Irlandara urte bat lehenago neskaren egunkariaz gidatua. Bidai honetan Txema bere neskalagun galdua guztiz beste alde batetik ezagutzen joaten da. Eta behin baino gehiagotan engainatua izan dela jakiten du, Irlandara joan baino lehen eta geroago ere. Deskubritzen du bere neskalaguna bere lagun hoberenarekin engainatu duela, bere lagun hoberena neska batekin eta geroago berriz ere Irlandan ezagututako beste mutil batekin. Aldi berean deskubritzen joaten da nola ez zuen Eider, bere neskalaguna, bera uste bezain maite. Eta nahiz eta guztia polita iruditu gauzak ez ziren hain ondo joaten beraien artean. Azkenik Txema nazka nazka ateratzen da Irlandatik eta deskubritzen du bere neskalaguna ez zela hil, bere burua hil baizik. Eleberri honen gai nagusia engainua da, areago, esan genezake liburua ahalegintzen dela engainua zer den azaltzen. Bigarren gai nagusi gisa bidaia bera dugu, biek Irlandara egindako bidaia bera. 3.rren mailako narratzaile orojakilea erabiltzen da istorioan zehar nahiz eta liburuan zehar dauden istorio solteetan narratzailea aldatzen joaten da. Pertsonaiak deskribatuta daude deskribatuta fisikoki naiz psikologikoki eta narratzailea deskribatzen ditu. Jakin ahal da pertsonai desberdinek pentsatzen dutena. Nire ustez protagonista garrantzitsuena Eider da, Txemaren neskalaguna, izan ere bere sentimenduak dira hoberen deskribatzen direnak. Eta naiz eta hasieran iruditu pertsonai garrantzitsuena Txema dela nire ustez Eiderri buruz hitz egiten ari da eleberri osoan zehar naiz eta hori kontatzeko Txema erabili. Hilabete bat pasatzen da eleberrian. Erritmo nahiko azkarra du.Eta deskribatzen diren lekuak benetakoak dira eta zehaztasunez deskribatuta daude.Irlandan kokatzen dira gehienak. Eleberri hau asko gustatu zait izan ere uste dut oso ondo deskribatzen duela gauzak ez direla gu uste bezain errazak eta politak. Ezta pertsonak ez direla denak onak edo denak txarrak. Gainera asko gustatu zaizkit kapitulu bakoitzaren amaieran zeuden istorio txikiak, nire ustez sentimenduz betetakoak dira. Gainera engainua era oso ezberdinean deskribatzen du normalean gu pentsatzen dugunarekin konparatuz.


Utzi iruzkina: