DBH2/PROIEKTU

No profile photo Handitzen handitzen | 2022-04-24 15:43

Oraingoan proiektuetan egin genuen talde lan bat txertatu dugu, DBH 2n egin genuena zehazki. 2.hiruilekoan egin beharreko lana izan zen, eta ipuin ohiko baten oinarrituta antzerki bat egitea zen helburua. Lan hau ere taldeka egin genuen, eta talde bakoitzak ipuin bat aukeratu zuen. Antzerkia egin aurretik gidoia egiteko beharra izan genuen, eta lan honetatik gordeta daukagun zati bakarra denez hau txertatzea erabaki dugu.

Hemen gure lanak:

1

GIDOIA(HANSEL ETA GRETEL)

NARRATZAILEA-AITA:ORTZI

HANSEL: IBAI

GRETEL: SUHARA

AMA-AMONA:ITOITZ

 

NA- Behin batean ba omen ziren Hansel eta Gretel izeneko bi neba-arreba, aitarekin eta amaordearekin etxe zahar bizi zirenak.

 

AMA- Oso behartsuak gar, eta ez dugu zer janik.

 

NA- Amaordeak ez zituen haurrak batere maite, eta etxetik bota nahi zituen. Behin hala esan zion aitari:

 

AMA- Etxe honetan ez dago zer janik. Begira Hanseli eta Greteli, gero eta argalagoak daude. Etxean geratzen badira, goseak hilko dira.

 

AI- Hala da, baina…, zer egin dezaket nik?

 

AMA- Bihar mendira eramango ditugu. Behar bada, norbaitek aurkitu eta zainduko ditu.

 

NA- Aitak ez zuen horrelakorik egin nahi, baina amaordeak ez zion bakerik ematen, aitak amore eman zionarte. 

 

AITA- Arrazoi duzu. etxean goseak hilko dira. Mendian, berriz, biziko dira agian, hango fruitu eta animaliekin.

 

GRETEL- Gurasoek ez digute maite!! 

 

NA- Hansel oso mutiko ausarta zen, eta ala esan zion alabari.

 

HANSEL- Ezegin negarrik Gretel. Plan bat bururatu zait, zatoz nirekin.



GRE- Kanpora irten eta harri koxkor txuri-txuriak bilduko ditugu.Horrela bihar ez gara mendian galduko.

 

NA- Urrutiko mendi batera iritsi ziren. Orduan, amaordeak esan zion:

 

AMA- Aita eta biok egur bila goaz zuek geratu emen jolasten; gero etorriko gara bila.

 

GRE-Emen ez dago inor iluntzen hari da eta bakar bakarrik gaude. Zer egingo dugu orain?

HAN- Ez larritu gretel, bidean bota ditugun harri koxkorrei jarraituz-jarraituz etxera iritsiko gara.

 

NA- Eta halaxe egin zuten. Goizalderako etxean ziren berriro. Aita oso pozik jarri zen bere umeak ikustean. Amaordea, berriz, haserretu egin zen. Orduan, amaordeak hala esan zion aitari:

 

AMA- Etxe honetan ez dago zer janik. Umeak etxean geratzen badira, goseak hilko dira, eta gu ere bai.

 

AI- Eta zer nahi duzu egitea?

 

AMA- Zuk inoiz ez dakizu zer egin, baina nik bai. Bihar ogi puska bat eman, eta urrutiko mendi batera eramango ditugu.

 

HAN-Oraingoain ere dena entzun dugu.Erotuta dago ama.

NA- Hurrengo goizean, amaordeak hala esan zien haurrei:

 

AMA- Tori ogi zati hau, ea goazen; mendira joan behar dugu.

 

NA- Eta mendirantz abiatu ziren tipi-tapa. Hansel pixka bat atzerago zihoan, eta tartean-tartean ogi-apurrak botatzen zituen, gero bueltakoan bidea aurkitzeko.

 

AMA- Aita eta biok egur bila gaoz eta udaberriaz gozatzera ere bai. Zuek geratu emen lasai jolasean.

 

NA- Gaua pasa zen eta eguna atera zenean, anai-arrebak ogi-apurren bila hasi ziren etxera itzultzeko. 

HAN-Hemen ez dago ogi zatirik txoriek jango zituzten

NA- basoko etxera hurbildu zirenean, zur eta lur geratu ziren.Baina begira etxe bat dago hor.

 

GRETEL- Hansel, etxe hau txokolatezkoa da!

 

HANSEL-Aaa,  a ze gosea guazen zatitxo bat jatea.

 

NA- Orduan atso itxusi bat atera zen txokolatezko etxetik. 

SORGINA- Hara,hara! Gose handia duzue, e? sartu sartu barrura eta afari goxo-goxoa emango dizuet.

 

NA- Hansel eta Gretel etxe barrura sartu ziren. Baina, orduan, atsoak  Hanseli besotik heldu eta bultzada batez kaiola handi batean sartu zuen.

Gero atea itxi zuen broommmm.

 

SORGINE- ja ja ja! zuri nahi adina janari emango dizut, bai! Eta potolo-potolo jartzen zarenean, patata frituekin jango zaitut.

HEN-utzi bakean mesedez!!

 

NA- Atso hura gaizto bat zen. Oso modu xelebrean hasi zen hizketan bat-batean.

SORGINA- Zinkili-zankala, mutiko hau da hezur eta azala, bere arreba onek gizendu bezala.

 

NA- Gretel beldurrak zegoen dardarka zegoen bazter batean. 

SORGINA- Hasi afaria prestatzen berehala! zure neba gizendu behar duzu.

 

AMONA- Zinkuri-zinkira erakutsi hatz lodia.

 

HANSEL(pentsamendua): Atso honi ziria sartuko diot, oilasko hezur bat emango diot hatzaren ordez.

 

AMONA: Zinkili-zinkulu, jan eta jan egin duzu, baina ez zara batere gizendu.

NA: Eta orduan errieta egin zion Greteli, betiko leloa errepikatuz.

AMONA: Zinkili-zankala, mutiko hau da hezur eta azala, bere arreba honek gizendu dezala.

 

NA: Eta janari gehiago eta gehiago prestatzera behartzen zuen Gretel gaixoa.

 

Na: Behin ordea, sorgina nazkatu zen zain egoteaz eta, gizen edo argal Hansel egun hartan bertan jatea erabaki zuen.

 

AMONA: Zinkili-zankalau sardina bakalau gaur bertan jango zaitut ri-rau.

 

NA: Eta Greteli zakar-zakar esan zion.

 

AMONA: Zinkuran-zinkarin piztu labea arin. 

 

HANSEL: Bota labera atxo hori.

 

NA: Halako batean sorgina labe barruan zegoen oihu egiten:

 

AMONA: madarikatua!!

 

NA: Orduan biak korrika asi ziren eta ezustean ahate bat etorri zen:

 

AHATE:kua-kua nahi al duzue etxera eramatea?

 

GRETEL: Asko eskertuko genizuke

 

NA: Anai-arrebak ahateen gainean jarri ziren eta ibaia zeharkatzen lagundu zien ahateak.

 

GRETEL: Kaixo aita, susto ederra pasatu dugu.

 

 HANSEL: Egia, a zer nolako sustoa. 

 

AITA: Lasai semeak, dena amaitu da.

 

NA: Azkenean sorgina kartzelara eraman zuten eta denak poz-pozik eta lasai bizi izan ziren.

2

HIRU TXERRITXOAK

Narratzailea(Ioritz): Egun batean, hiru txerrikume bizi ziren beraien amarekin; Patxi, Pedro eta Peru. Egun batean, independizatzea eta bakarrik bizitzea erabaki zuten, bakoitzak bere etxea eraikiz nahi zuen modura. Basorantz abiatu ziren eta bidean baserritar bat aurkitu zuten.

Patxi: Kaixo! Etxe bat eraiki nahiko genuke eta materiala behar dugu. Ba al duzu zerbait guri uzteko?

Baserritarra: Bai, baina moldatuko al zarete adreilu, lasto eta egur sorta batzuekin?

Pedro: Bai gizona! Mila esker!

Narratzailea: Hiru txerriek bidea jarraitzea erabaki zuten eta basoko belardi batean gelditzea erabaki zuten.

Patxi: Hau leku ona da atseden hartzeko eta etxeak eraikitzen hasteko.-esan zuen txerri zaharrenak.

Narratzailea(Ioritz): Bakoitza bere etxea eraikitzen hasi zen.

Peru: Nik lastozko etxea egingo dut eta denetan sendoena izango da, inongo dudarik gabe. Gainera, azkar eraikitzen da, horrela, lotarako eta jolasteko denbora gehiago edukiko dut.

Pedro: Nik egurrezko etxea egingo dut eta denetan sendoena izango da. Gainera, azkar eraikitzen da, horregatik, abesteko eta biolina jotzeko denbora gehiago edukiko dut.

Patxi: Nik adreiluzkoa egin behar dut eta denetan sendoena izango da, nahiz eta denbora asko tardatu eta eraikitzen zaila den. 

Narratzailea(Ioritz): Patxik bere etxea egiten bukatu zuenean, Peru eta Pedrorenagana joan zen.

Peru: Baina zertan ari zarete? Etxe horrek ez du asko iraungo! Otsoak segituan botako du.

Pedro: Gainera, zeinek dio beldur otsoari? Nik ez.

Patxi: Zuk jakingo duzu zer egiten duzun, ni etxera noa otsoa etorri baino lehen.

Narratzailea(Alaine): Ordua iritsi zen eta 3 txerritxoak bakoitza bere etxera joan ziren berandu izan baino lehen, izan ere, bazekiten otsoa basoan zebilela. Ordu bat geroago, otsoak Peruren etxeko atea jo zuen. Orduan, Peru laguntza eske hasi zen baina bere anaiek ez zioten entzuten.

Otsoa: Ireki atea!

Peru:  Ez dizut atea irekiko!

Otsoa: Irekitzeko esan dizut, bestela putz egiten hasiko naiz zure etxea bota arte eta zu etxerik gabe utzi arte.

Peru: Nahi baduzu nire anaien etxea bota baina niri behintzat bakean uzteko esan dizut.

Otsoa: Azkenengo aukera emango dizut edo bestela esan dizudan bezala etxerik gabe geratuko zara.

Narratzailea(Nahia): Azkenean otsoa Perurekin haserretu zen eta putz eta putz hasi zen Peru etxerik gabe utzi zuen arte. Orduan, Peru bere anaiaren etxerantz abiatu zen korrika.

Peru: Aaaaaaaa! Amatxooooo! Lagunduuuuu! Pedro, Pedro! Ireki atea mesedez, otsoa nire atzetik korrika dator.

Pedro: Azkar, sartu! Zer pasa zaizu?

Peru: Ba otsoa nire etxera etorri da eta atea irekitzeko esan dit baina nik ezetz esan diot. Orduan, nire etxea bota du putz eginez. 

Otsoa: Kaka! Ez dut lortu txerri zikin hori harrapatzea. Orain beste txerritxoaren etxera joango naiz, oso gosetuta nago eta aste bat daramat batere jan gabe.

Kaixo, 60 urteko agure zahar bat naiz eta aspaldian jan gabe nabil, irekiko al didazue atea? 

Pedro: Ez dizugu sinesten, kendu mozorroa eta esan egia! Nor zara?

Otsoa: Bale ba, ni otsoa naiz eta oraintxe bertan atea irekitzen ez badidazue etxea botako dut. Bat, bi eta hiru. Etxea botako dut!

Narratzailea(Nahia): Orduan, otsoa putz eta putz hasi zen eta etxea bota zuen. Orduan bi txerritxoak korrika atera ziren 

Peru: Azkar Pedro! Goazen Patxiren etxera, han salbu egongo gara. 

Pedro: Hi Patxi! Ireki atea, otsoa atzetik dator. Lagundu!

Patxi: Ez al zenidaten esan zuen etxeak oso gogorrak zirela eta ni denbora gehiegi igarotzen ari nintzela nire etxea eraikitzeko?

Ba orain kanpoan geratzen zarete.

Pedro: Ez mesedez, ez mesedez.

Peru: Badakizu nolakoak garen, eta etxea egiten pasatu behar genuen denbora jolasten alfer-alferrik galdu genuen.

Patxi: Bale, ongi da baina badakizue beste aldi baterako denbora aprobetxatu behar dela.

Pedro: Eskerrik asko! Beste egun batean zerbait behar baduzu badakizu nun gauden. 

Peru: Bai hori da.

Patxi: Benga, azkar sartu etxera, otsoa etorri baino lehen.

Peru: Orain zerbait prestatu behar dugu otsoak korrika alde egin dezan eta betirako bakean uzteko.

Patxi: Bai ados nago zure ideiarekin, ikusten duzu, pentsatuz gero nolako ideia onak etortzen zaizkizuen burura, oso harro nago zuekin!

Peru: Zergatik ez dugu atearen aurrean tranpa bat jartzen? 

Pedro: Nola jarriko dugu ba tranpa bat? Tranpa bat jartzeko asmoa baldin badaukagu etxetik kanpora atera behar dugu eta ez dakit zuek baina ni ez nago prest hor kanpora ateratzeko otsoa baldin badabil.

Patxi: Bai ados nago Pedrorekin ,izan ere, oso arriskutsua da hor kanpora ateratzea otsoa libre dabilen bitartean.

Narratzailea(Oihan): Eztabaidan zebiltzan bitartean, otsoa iritsi zen.

Otsoa: Ireki atea oraintxe bertan! Bestela atea behera botako dut eta denok bertan geldituko zarete, eta horrela, zuek jatea askoz ere errazagoa izango da. Ikusiko duzue!

Patxi: Ez dizugu atea irekiko! Etxea hau ez da beste txabola horiek bezalako, hau ez duzu besteak bezain erraz botako!

Otsoa: Nik dauzkadan indar guztiak aterako ditut eta orduan esango didazue gai naizen edo ez zuen etxe txiki hau botatzeko!

Narratzailea(Alaine): Orduan, otsoa putz eta putz hasi zen.

Peru: Ni beldurtzen hasita nago, irekiko al diogu atea?Esaten duenez atea irekitzen badugu bakean utziko digu eta ez da gehiago gure etxe ingurura etorriko. 

Pedro: Baina tontoa al zara edo tontoa jaio zinen? Jan egingo digu.

Sinistu egiten al diozu otso zahar horri?

Patxi: Ezta pentsatu ere! Ez du etxea botako.

Otsoa: Ez egin kasu zure anaiari zu bide onetik zoaz eta.

Peru:  Ikusten duzue, otsoak esaten duenez bide onetik noa.

Pedro: Nola egingo diozu kasu otsoari? Nahastu nahian dabil, baina zuk ez egin kasu berari momentu honetan kasu egin behar diozun bakarrak gu gara eta.

Peru: Bai, agian pixkatxo bat lasaitu beharra daukat eta zuei kasu egin.

Patxi: Lasai, zerbait etorriko zaigu burura talde moduan pentsatzen badugu.

Otsoa: Azkeneko aukera emango dizuet bestela atea botako dut.

Peru: Ba nahi baduzu putz egin ez dizugu eta atea irekiko.

Patxi eta Peru:Bai anaia ongi esana!(biak aldi berean esaten dute).

Otsoa: Ez dut beste aukerarik, putz eta putz egingo dut zuen etxea bota arte.

Narratzailea(Alaine): Orduan, otsoa putz eta putz hasi zen, baina biriketan ez zeukan nahiko arnas eta indar etxe ura guztia botatzeko.

Otsoa: Ideia bat daukat! Tximiniatik sartuko naiz! Ezusteko goxoa hartuko dute horrela.

Peru: E anaiok! Tximiniatik sartzera doa! Zerbait egin behar dugu.

Pedro: Oraingoan bai, ideia on bat daukat, goazen lapiko handi bat ur bero-beroz betetzera!

Patxi: Bejon dizula!

Narratzailea(Oihan): Orduan otsoa eskalatzen hasi zen.

Otsoa: Bat, bi eta hiru. Etxe barrura sartuko naiz.

Narratzailea(Oihan): Otsoa etxe barrura sartu zen tximiniatik eta ondoko herritik entzuteko moduko oihu bat eginez korrika atera zen etxetik.

Patxi: Yupi! Otsoa betirako joan da! Eta ez da inoiz bueltatuko!

Pedro: Orain lasai eta zoriontsu bizi izango gara.

Narratzailea(denak batera): Ala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Jakintza Ikastolan.

3

GIDOIA(TABIRA)

IL- Herritarrak kexaka hari dira, izan ere, elikagaiak ordenantzetan adierazten dena baino garestiago saltzeagatik.

IL-Apaiza herritarren ordezkari bezala joan da alkatearengana

AI- Alkate jauna, merkatariek eta nekazariek elikagaiak ordenatzetan adierazten dena baino garestiago saltzen ari direlako herritarrak kexaka ari dira.

NA- Juizio bat jarri beharko dut hau dena argiratzeko.

       AI- Ahalik eta azkarren izan dadin hobe.

       NA- Zer iruditzen bihar arratsaldeko 5 etan juizio gelan elkartzen bagara?

       Ai- Ados, herritarrei jakinaraztea joango naiz.

       IL- (Alkateak azokara joan zen eta merkatariari deitu zion.)

       NA- Kaixo, egunon

       MA- Iepa

       NA- Ea komentatu behar nizun, bihar, ondo iruditzen bazaizu noski, arratsaldeko bostetan juizio gelan elkartzea, izan ere herritarrak kexatu egin dira, produktuak ordenantzetan adierazten dena baino garestiago saldu dituzuelako eta abadeak juizio bat eskatu dit.

       MA- Galdera bat alkate jauna.

       NA- Bai esan.

      MA- Nekazaria etor al daiteke nirekin.

      NA- Bai noski, baina inor gehiago ez.(Adierazi zuen argi eta garbi alkatea)

      MA- Ados, hantxe izango gara.

      IL- (Merkataria, nekazariarengana joan zen, Alkatearekin izan duen elkarrizketari buruz kontatzeko)

      MA- Kaixo ,alkatearekin hitz egin dut.

      IT- Iepa, eta zer esan dizu?

      MA- Herritarrek salatu egin gaituztela

      IT- Nolatan!? Zergatik!?(arritura eta oso aztoratuta esan zuen nekazariak.)

      MA- Produktuak garesti saltzeagatik eta bihar juizioa egongo da.

   IT- Esan nizun ba prezio egokian saltzeko! Ze ordutan izango da?

       MA- Arratsaldeko bostetan izango da

       IL- (Nekazaria merkatariarekin aserre samar dago, horregatik, buelta hartu eta baratzara bueltatu zen)

       IL- (Gaua pasa zen eta juizio ordua iritsi zen)

       IL- (nekazaria eta merkataria juiziora iritsi zirenerako apaiza eta alkatea bertan ziren)

      IT- Arratsaldeon.

     AI- Arratsaldeon, hasi egingo gara laster otoitz egiteko ordua da eta.

     NA- Nekazariek eta merkatariek produktuak garestiegi saldu dituzte.

     IT- Nik ez dut ezer egin, merkataria izan da.

      MA-Falta zitzaidana erru guztia nirea izatea,zuk esan zenidan produktuak garestiago saltzea.

IT-Nik esan nizuna nazkatuta nengoela horrenbeste lan egiten gero diru gutxi irabazteko izan zen.

     IL- (Nekazaria eta merkataria eztabaidan hasi ziren.)

     NA- Aski da.(Egurrezko makilarekin mahian golpe bat ematen du)

     IL-(Bat-batean isiltasuna sortu zen)

     AI- Bueno, merkatari eta nekazarioi beste aukera bat emango dizuet bestela infernura zoazte.

     NA- Ados denak?

     IT ta MA-Ados.

IL-(Merkataria eta Nekazaria etxera joan ziren, hurrengo egunean goiz jaiki behar zutelako azokara joateko)

IL- (Alkatea azokara joan zen eta produktuen prezioa egokia dela ikusi zuen)

NA- Kaixo, merkatari jauna, prezio egokian saltzen hari zarela ikusten dut.

MA- Bai, halaxe da

IL- (Eta handik aurrera ez zen liskarrik egon produktuen salerosketagatik)

      

 

 


Utzi iruzkina: