boligrafoa
Eskuineko zapataren lokarria askatu da.
Lotzera makurtu naiz.
Eskuineko eskuaren hatz erakusle eta lodia lokarriaren mutur bat hartzeko prestatu dira.
Jarrera zela eta, boligrafoa alkondarako sakelatik lerratu da eta hatzamarren artean geratu da, idazten hasteko posizioan geratu ere!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: