Ikasketak

No profile photo GURELprototype | 2010-10-20 19:47

Astean birritan elkartzen gara First Lego League proiektuaren zereginetarako. Orain arte behintzat bost bat ordu sartzen ditugu astero.
Horrezaz  gain, gazteek eskolak, etxeko lanak, azterketak eta eskolaz kanpoko ekintzak dituzte. Ez  da lan makala horiek denak aurrera ateratzea.
Egun hauetan azterketakin dabiltza  gure ikasleek eta lan asko daukate esku artean.

Lortu behar dugu eginbeharreko guztiak konpaginatu ahal izatea, beti ere ikasketak gauza nagusiena dela jakinik.
Agian horrek eskatzen du Legorako lan saioak hasi aurretik etxeko lanei tarte bat dedikatzea. Bata egindakoan bestearekin hastea.
Pentsatuko dugu.


Utzi iruzkina: